Burdinolaren urriko ibilaldiak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-09-13 18:26


Burdinola elkarteak honako ohar hau bidali digu:
Ikastaro berriarekin BURDINOLA elkartearen jarduerak ere abian jarriko dira. Hala, urrirako bi ibilaldi antolatu ditugu: bata, autobusez Elgoibar eta Irunera; bestea, oinez, Korostiagako basora.
  1. Lehenengo ibilaldia urriaren 6an izango da. Elgoibarko Makina Erramienta museoa eta Irungo Erromatar Museoa bisitatuko ditugu. Makina Erramienta museoa Burdinola elkartearentzat bereziki zabalduko da, Ricardo Mediavilla bazkideari esker, normalean ez baita asteburuetan zabaltzen. Gidari adituak izango ditugu. Irteera goizeko 08:45etan izango da Legazpiko Anbulatorio paretik. Ibilaldiaren prezioa 30 eurokoa izango da (autobusa + bazkaria), bataz beste. Goizeko bisita besterik egin nahi ez duenak 09:30etan Elgoibarren egon beharko du. Lehenbailehen eman izena.
  2. Bigarren ibilaldia urriaren 27an izango da, oinez. Helburua Korostiagako eremu babestua bisitatzea izango da. Basoaren txokoak eta historia ezagutuko ditugu, Florentino Gutierrez eta Eva Aztiria gidarien eskutik. Goizeko 08:30etan abiatuko gara Burdinola elkartearen egoitzatik. Eguerdirako etxean.
Izena emateko hauetako telefono batera deitu behar da: Pedro (943730813), Mariano (943730321), Jose Luis (943737097)

BURDINOLAKO ZUZENDARITZA


Utzi iruzkina: