Zorionak legazpiarrei
Igandeko erromeriak antolatzaileen helburuak aise bete zituen. Euskararen aldeko festa handi bat egin zuten legazpiarrek eta mila lagun inguru izan ziren Ardanbideta edo Lakiolako erromerian. Bertan bildutako diruak euskarazko web orri baten alde erabiliko dira. Erromerian gure argazkilari ofizialak argazki asko atera zituen eta horiek astean zehar ikusteko aukera izango dugu. Hala ere, goikoak aurrerapena izan nahi du.
Bestalde, hona zenbait ohar:
ZingiZangok eta antolakuntzak bertan parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi ditu: Gaztetxe, Sorgintxulo, Konpota, Karibe Zaharreko taldea, harri jasotzaile, kirolari, esatari, sukaldari, bertsolari, kantari, zerbitzari, erretzaile eta abarreko. Zorionak guztioi egun handi hori oparitzeagatik.
Talasoterapiara joateko eta Elkanon bazkaltzeko zozketa egin genuen bertan eta hau da zenbaki irabazlea:
Artzain egunean saldutako zenbakia da. Urriaren 19rako irabazlea agertuko ez balitz 9447 zenbakiak irabaziko luke saria eta horren jabea erromerian bertan zegoen. Hilabete urduri pasa beharko du. Besterik ez, zorionak berriro ere eta gogoan izan Legazpi euskaldunetik hurbilago gaudela baina horretarako eginbehar garrantzitsuena gure mingainetan dagoela.
4815
Iruzkinak
Iñurri Txiki 2007-09-18 21:09 #1

Bona nuit,

Bueno ondo dago jakitea ondo pasatu zendutela ikusi besterik ez dago baino kanpokoek ere gozatu dezagun argazki batzuk jarri al ditzakezue, guk ere biziago goza dezagu???

Eskerrikasko eta laister arte!!!!

erri 2007-09-19 18:42 #2
hortan gabiltz lasai pila bat dira eta...
gainera sendikoak tarten dituzu

Utzi iruzkina: