Kaixo lagunok: Honekin batera doazkizue Legazpin datozen egunetan izango diren hainbat ektialdiren berri, zuen komunikabide horretan zabal ditzazuen. Bide batez adierazi nahi dizuet irailaren 6an, osteguna, arratsaldeko 7etan egingo dela Kultur Etxean aurtengo Agorreko Santikutz Jaietan egingo de Sukaldaritza Lehiaketarako prestatu beharrko platera erabakitzeko bilera. Aurtengoa XXV.a izango da eta oraindik izena eman gabe dagoen edonori irekita dago, horretarako bilerara azaltzea besterik ez du. Ekitaldiak: HAINBAT IKASTAROETARAKO IZEN EMATEAK: TALLA IKASTAROA: Irailaren 20rarte dago ir...
Joan den astelehenean aurkeztu zuten euskaltube.com . Youtube arrakastatsua oinarri hartuta diseinatutako webgunea da eta Interneteko euskal bideosormenaren erreferente nagusi bilakatzeko asmoarekin jaio da. Interneteko erabiltzaileei bideoak bidali eta ikusteko aukera ematen die, baita beste zenbait tresna ere. Dagoeneko dezente bideo ikus daitezke. Hala ere, bertako bilatzailean "Legazpi" hitza sartuz gero ez da batere emaitzarik ageri. Youtuben sartuz gero, ordea, 270 ageri dira eta horietatik 58 gure herriari buruzko bideoak dira.
Batzuek jakingo dezutenez, gaur goizean ospatu da brinkolako 6. mendi bizikleta trabesia. Bertan izan naiz beste askorekin batera eta hona emen argazkitxo batzuk.Julen Agirreburualde
Eguna argitu eta Legazpin aurten ere iraileko lehen igandean indartzen doan Artzain eguna hastera doa. Eta egun honetako elementu bat nola ez ardia, hau nahiko alrebes atera zen argazkian baina goiz zen ta ...bai honek egia esan adar hoiekin ez dakit ba ..bai zuk ez horrela begiratu zeren aurrekoaren adarrekin zer ikusia izango dezu ezta?beno ba hemen beste taldetxoa kamaratik ihesi, ez zuten nahi Legazpira etorrita zeudenik inork jakitea?baina ardiak ez dira egun honetako elementu bakarrak nola ez berain esneaz lortzen den gazta ere protagonista degu. Eta nola ez txapelketa, hemen gazta mo...
Burdin Rock 2007Legazpiko Gaztetxea beti martxan. Agorreko Santikutzetarko rock kontzertu ikusgarria antolatu dute aurten ere.Legazpiko Gaztetxea
Jendea animatzen ari da poliki poliki.Laukotea San Franciscon. Ederra hiria! Estatu Batuetako gune gorriena omen da, eta ez zubiagatik bakarrik! Argazkian Daltondarren itxuran, txikitik handira…. Daltondarretan ere txikiak agintzen zuen.Eneko Iriondo
Beno hemen gara bueltan.Hemen bidaltzen ditugu argazkitxo batzu mordoa atera ditugu , baina mordoa eh, baina nola ez den gauza batek mordoa bidaltzea eta besteak batez guk hiru hauekin nahiko eta ea denok parte hartzen dugun, bai denok eramten degu eta kamaratxoa oporretara, ez al da ala? ba beno badakizute bidali argazkiak eta horrela al den leku gehien ezagutzen joango gara eta hurrengo urterako ideiak hartzen joango... Gainera badakizute lehendakariak denda lehiotik bota duela eta 3 kamiseta zozketatuko dituzte argazkiak bidaltzen dituztenen artean... Lehena Eslobenian hartut...
Hiru kamixeten zozketaItzuli dira legazpiarrak hain maite duten herrira. Abuztu hasieran oporretako argazkien lehiaketa iragarri genuen, baina duela egun gutxira arte ez genuen zuen berri izan.Hona hemen animatu diren lehen bi parte hartzaileak:Cadiz hiriburutik lehenaArratsalde on,Kamiseten zozketarako bidaltzen ditut argazkiok. Batean Jose Marti Kubako askatzaileak darama ZingiZangoren kamiseta eta bestean Cadizeko farias puruen lantegiko langileek. Bi argazkiak Cadiz hiriburuan ateratakoak dira. Ondo segi.ZabalondoJaponiatik bigarrenaApa! Hemen bidaltzen d...
Gipuzkoako txapelketa dela eta, Urretxu Zumarragako Bertso Eskolaren blogean Legazpiko zenbait bertsolariren udako ibilbidea ikusi ahal izan dugu. Bestalde, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo balkoitik balkoira arituko direla jakinarazi digute irailaren 23ko eguerdian, Urretxuko euskal jaiaren barruan.
Datorren igandean, irailaren 2an, Artzain Eguna ospatuko da gure herrian. Hori dela eta bloga sortu dute. Hemen klik eginez gero egitaraua eta informazio ugari aurkituko duzue.
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.