Kultur berriak Legazpitik

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-09-05 18:20

Kaixo lagunok:

Honekin batera doazkizue Legazpin datozen egunetan izango diren hainbat ektialdiren berri, zuen komunikabide horretan zabal ditzazuen.

Bide batez adierazi nahi dizuet irailaren 6an, osteguna, arratsaldeko 7etan egingo dela Kultur Etxean aurtengo Agorreko Santikutz Jaietan egingo de Sukaldaritza Lehiaketarako prestatu beharrko platera erabakitzeko bilera. Aurtengoa XXV.a izango da eta oraindik izena eman gabe dagoen edonori irekita dago, horretarako bilerara azaltzea besterik ez du.

Ekitaldiak:

HAINBAT IKASTAROETARAKO IZEN EMATEAK:

TALLA IKASTAROA: Irailaren 20rarte dago irekita, irailaren 24an martxan jarriko den Talla ikastarorako izen ematea. Ikastaroak 30 ordutako iraupena izango du eta astelehenetan izango da bi ordu t´erdiko saiotan (hiru ordutegi daude aukeran).Antolatzailea: Txirbil Elkartea. Izen ematea eta informazioa: Kultur Etxean.

ZERAMIKA IKASTAROA: Irailaren 20ra bitartean dago irekita urrian hasiko den zeramika hastapen 30 ordutako ikastaro trinkoa izango da.. Antolatzailea: Xalinko  Elkartea. Izen emateak eta informazioa: Kultur Etxean.

ESKULAN IKASTAROA: Urritik ekainera bitartean, astearte eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara izango da Irule Elkarteak antolaturik. Izen ematea eta informazioa Kultur Etxea irailaren  20rarte.

JOSTEKO KONPONKETA TXIKIAK:botoiak, kremailerak, beheak hartu,…: Urriaren 3an hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 14:30etatik 16:30etara, Irule Elkartearen egoitzan. Izen ematea eta informazioa: Kultur Etxean irailaren 20rarte.

LORE LEHORRAK: Urrian hasiko da honako ikastaro hau ere martxan Irule elkartearen eskutik. Egunak oraindik ez dira finkatu, baina arratsaldeko 5etatik aurrera izango da ikastaroa. Izen ematea eta informazioa irailaren 20rarte Kultur Etxean.

1608-2008: 400 urte Seguratik aparte: BILERA DEIA

Irailak 11, asteartea: Datorren urtean Segurarekiko “desanexioa”ren 400. urteurrena izango da, eta hori ospatzeko asmoa dauka Udalak. Hori dela eta bilera irekia egingo du aipatu egunean 18:00etan Kultur Etxean. Asmoa urteurren hori ospatzeko proposamenak jasotzea izango da, beraz zerbait propoasatu nahi duen herritar, talde zein elkarteri dei egiten zaio apatu egun eta orduan Kultur Estera inguratzeko.

KALEAN EGIN BEHARREKO PINTURA LEHIAKETA

Irailak 22, larunbata: Arkatza Pintura Elkarteak sustaturik jokatuko den lehiaketa honen oinarriak igortzen zaizkizue.

OINARRIAK: 

Arkatza Legazpiko Elkarteak eta LENBUR Fundazioak, Legazpiko Udalaren laguntzaz, kanpoan egin beharreko V. Pintura Lehiaketarako deia zabaltzen du, oinarri hauen arabera:

1.        Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2007ko irailaren 22an, larunbatean, izango da.

2.        Parte hartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork har dezake parte.

3.        Gaiak: Lanak aire zabalean egingo beharko dira eta bi gai hautatu ahal izango dira:

 A.- LIBREA eta B.- PAISAIA INDUSTRIALA

4.        Teknika eta formatoa: Teknika librea izango da eta formatoari dagokionez,  alderik handiena ezingo da metro bat luze baino handiagoa izan.

5.        Lanen zigiladura: Margotzeko erabiliko diren oihalei, paperei edo dena delakoei Kultur Etxean jarriko zaie zigilua, goizeko 9etatik aurrera. Euskarriak aurretik prestatuta egon daitezke, baina ez dute inolako seinalerik edo zirriborrorik izan beharko.

6.        Lanen aurkezpena: Lan hauek egun berean aurkeztu beharko dira Kultur Etxean eguardiko 14ak baino lehen. Lanarekin batera egilearen datuak dituen gutunazal itxi bat aurkeztu beharko da.

7.        Epaimahia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epaimahikoen izenak irailaren 22an bertan, arratsaldeko 18,30etan emango dira jakitera eta jarraian, sari banaketa egingo da. Epaimahiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

8.        Lanen erakusketa eta jabegoa: Erakusketa antolatuko da Kultur Etxean aurketutako lanekin Irailaren 24tik urriaren 12rarte, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara. Bi lan irabazleen jabegoa, gai librea eta industriala, Kultur Etxxea eta LENBUR Fundazioarena izango da.

9.        Sariak: Bi sari izango dira, bat gai bakoitzeko:

GAI LIBREA                450 euro.

GAI INDUSTRIALA   450 euro.

10.     Lanen itzulketa: Erakusketa amaitu ondoren, egileek 2007ko urriaren 26era arteko epea izango dute bere lanak jaso ahal izateko, astelehenetik ostiralera 17:30etatik 20:30etara Kultur Etxean. Antolatzaileak egoki deritzena egiteko eskubidea izango dute jaso gabeko lenekin. Egileek ez dute erreklamaziorik egiteko eskubiderik izango.

11.     Beste ohar batzuk:

*Partehartzaleei herriko plano bat emango zaie eta baita ere puntu industrialak markatuta dituen mapa bat ere.

*Partehartzaleei bazkari bat emango zaie Mirandaola Jatetxean.

*Lehiaketa honetan parte hartzeak jarritako oinarriak onartzea dakar berarrekin. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango dute.

*Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte hauen gain hartuko sariketan eta erakusketen nahi gabe, gerta litezken kalteak.

Jone Dorronsoro

Kultura Teknikaria.


Utzi iruzkina: