ZingiZango

Legazpiko Atari Digitala

Indarren dabiltz Legazpiko gaztek. Oraingon mendi-aste bikaiñe gertau digue. Eutsi goiari!I. AMATEUR ARGAZKI LEHIAKETA I. Mendi Astearen ospakizuna dela eta, aldi beren I. Mendi Argazki Lehiaketa antolatu da, non argazki-zale guztiek parte hartzeko aukera izango dute. GAIA: Argazkiak mendiarekin erlazioa izan beharko dute ( arrantza, puenting, eskalada, paisaiak, BTT...) ZENBAKIA: parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkezteko aukera izango du EMATEA: Argazkiak gaztetxean utzi beharko dira, astelehenetik (maiatzak 7) asteazkenerarte (maiatzak 9). Hauek guztiak ostirala arte egongo dira G...


Legazpiko ANV-EAE ez dute inpugnatu. Legazpiko Abertzale Sozialistak, ordea, bai. Hemen dauzkazue ANV-EAEko inpugantutako zerrendak. Legazpiko ANV-EAE eta Legazpiko Abertzale Sozialisten zerrenda honakoek osatzen dute: Legazpiko Abertzale Sozialistak   1.    Jose Angel Arrondo Etxabe   2.    Joseba Etxeberria Aramendi   3.    Maialen Soto Urrestarazu   4.    Agustin San Martin Telleria   5.    Karmele Aztiria Aztiria   6.    Luis Arrieta Ariztimuño   7. &nbs...


Ez gaitezen engaina. Ez da gaur goizeko argazkia. Ez nuke esango, behintzat, gaur egun modu horretan inor bizi denik. Zerbait zaharragoa ematen du. Gure ikerlarien arabera, Legazpiko familia bat omen da, baina arrastorik ere ez nortzuk ote diren. Eskertuko genuke, bada,  bakarren batek pistaren bat emango baligu. Ignacio Agirre Montegiren argazkia. BURDINOLA elkarteko artxiboa. Erref. IA-9x12-4


Gure antzinako olen munduari buruzko liburu berri bat dugu argitaratzear, Burdinlariak izango du izenburua. Liburua Antxine Aranburu, Zumarragatarra, eta Legazpiko Virginia Etxeberriaren artean idatzitakoa da. Lenbur Fundazioa eta Aranzadi Zientzi Elkartearen arteko akordiaren emaitza da, lehendik egindako artxiboko informazioa bilketarako lanen ondorioa. Ez dira liburu asko gure historiari buruzkoak argitaratzen direnak. Ez da ohikoa, halaber, dibulgazio apal batetarako ez diren liburuak euskaraz argitaratzea, are arraroagoa gure gustuko esparrukoa izatea... Arrazoi horiek nahikoak lirate...


Duela gutxi, Legorretako Oroitz Jauregik, Gerhard Bähr ikerleak Azkue, Schuchardt eta Urkijo jaunekin izandako gutun korrespondentziaz liburua egin du. Egilea eskertu eta zoriondu beharrean gaude. Argitaratzen diren lan gehienak, edozein arlotan, sorkuntza lanak izaten dira, hau da, lan berri-berriak. Horregatik, halako artxibo lan ederra egin, eta edizio egoki honen muin izateak meritu handiagoa ematen dio lan honi, halako erronkei aurre egiten gutxi ausartzen direlako. Jauregik Bähr-ek beste hiru autore hauekin izandako gutun batzuk bildu ditu, era sistematikoan ezarriak eta itzuliak, ha...


Urteak ez dira alferrik pasatzen. Begiratu, bestela, 1977ko jai egitarauari. 1977.go apirilaren 23, 29 eta 30erako eta maiatzaren 1, 2, 3, 4, 7 eta 8rako, Legazpiako udalak, herriko elkarte guztiekin bat gertatutako HOSPAKIZUN OFIZIALEN EGITARAUA. APIRILAK 22, OSTIRALA.Gaueko 11tan.- Lau-bide jaigelan [saladefiestasen], elkarteetako kantineren aurkezpena eta ELKARTEETAKO TANBORRADEN KANTINERA NAGUSIA aukeratzeko GAUJAIA. APIRILAK 29, OSTIRALA.Arratsaldeko 7tan.- Udaleko txistulari taldeak, kalejira.Gaueko 10tan.- La Salle ikastetxeko jolaslekuan, EUSKAL JAIALDIA. Jon Bergaretxe, Gorka Knö...


Elbarrenako gaztelua

1
zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-01 07:05

Denok dakigun bezala Legazpik historia luzea du. Aspalditik bizi da gizakia gure haranean eta aztarna ugari utzi ditu modu batera edo bestera. Baina, oso gutxi ikertu da eta, ondorioz, kosta egiten zaigu aztarna horiek ikustea eta, are gutxiago, ulertzea. Artxiboetan aztarna horietako asko aurki ditzakegu, eta tira eginez gero ustekabe ugari izan dezakegu. Nik, oraingoan, adibide bat besterik ez dut jarriko. Duela urte batzuk, Ramon Martin artxibari lagunak Madrileko Archivo Histórico Nacional-ean dagoen Legazpiko dokumentu bat pasa zidan, 1532. urtekoa, eta orri batean hara zer topatu nue...


Hots argitarapenak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-01 01:43

1983ko urrian “Legazpiko idazleak 1” eta “Legazpiko idazleak 2” liburuak kaleratu ziren, lana 1986an hirugarren tomoa argitaratzean osatuz. Lehenengo bietan idazle nagusienak, azaltzeke gazteenak. Aurkezpenerako idazleei deitu zitzaien mahai inguru bat egiteko. Euskadi Irratiko Joxerra Gartzia eta Pello Zabaleta moderatzaileak. Bi liburu 1985ean, “Espaloirik gabeko hiria”, une hartan talde inguruan literaturgintzan zebiltzanen lanak bilduz eta “Hotsiker” ikerketa taldearen lanak eskainiz. 1985eko liburuak hurrengoak baino apalagoak dira teknikoki (enkuadernazio traketsa, fotokonposatu gabe....


Hots aldizkaria

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-01 01:24

1982ko abenduko egun hotzetan ereindakoa da Hots-mugida izango zenaren hazia, zero zenbakia plazaratzean, artikuluak, denborapasak, literatura... dena bertan bilduz. Denbora igaro ahala sail batzuk bereiziz joan ziren, batzutan produktu berriak sortuz (Hotsargitarapenak, Hotsegunkaria, Hoska, Hotsiker, Hotsizki, Hotsikus...), bestetan aldizkari beraren atal gisa konfiguratuz. Argazkinobelagintza dugu bigarren kasu honen adibidieetako bat. Lehen saioak 1983an gauzatu ziren: maiatzean “Biziminak 1” (4.zkia.) eta ekainean  “Biziminak 2” (5. zkia.) plazaratzean Hotsen orrialde barruan. Es...


Urteetan zailduta dauzkagu Korosti Dantza Taldeko antolatzaileak. 2007ko Dantzari Txiki Eguna ere bikain atera zaie. Ez dago sekreturik, lana gogotik eta ilusioa gainezka. Bejondaizuela!Korosti Dantza Taldeko txikiakSustraiak Dantza Taldeko txikiakTrikitilari eta panderojoleen taldeaLaubidetik behera, trikiti doinuaz lagunduta


zingizango 1456153980427

Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.