Legazpiko jaiak orain dela 30 urte

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-01 08:06



Urteak ez dira alferrik pasatzen. Begiratu, bestela, 1977ko jai egitarauari.

1977.go apirilaren 23, 29 eta 30erako eta maiatzaren 1, 2, 3, 4, 7 eta 8rako, Legazpiako udalak, herriko elkarte guztiekin bat gertatutako HOSPAKIZUN OFIZIALEN EGITARAUA.

APIRILAK 22, OSTIRALA.
Gaueko 11tan.- Lau-bide jaigelan [saladefiestasen], elkarteetako kantineren aurkezpena eta ELKARTEETAKO TANBORRADEN KANTINERA NAGUSIA aukeratzeko GAUJAIA.

APIRILAK 29, OSTIRALA.
Arratsaldeko 7tan.- Udaleko txistulari taldeak, kalejira.
Gaueko 10tan.- La Salle ikastetxeko jolaslekuan, EUSKAL JAIALDIA. Jon Bergaretxe, Gorka Knörr, Xeberri bertan arituko direla. 

APIRILAK 30, LARUNBATA.
10tan.- Udaletxeko enparantzan, IKASLEEN JOJUAK.
12tan.- Herriko Pilotalekuan, HAURREN AJEDREZKO III LEHIAKETAREN AMAIERA.
1ean.- Udaleko txistulari taldea lagun, erraldoi eta buru-handien segizioa.
5etan.- HERRIKOI DANTZEN TXAPELKETA.
7etan.- Izadi Zaleak elkartearen aretoan, probintzi mailako ARGAZKIEN V SARIKETA-AZALKETAREN [erakusketaren] irekigunea. (Gaia: Natura)
Ordu berean: Jubilatuen etxean, HERRIKO ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA (Gaia: Hirigintza)
8etan.- Eliza Nagusian ORFEON DONOSTIARRA dela bide, Antonio Ayestaran jaunak zuzendurik, ITZELEZKO ABESTALDIA. Organista: Joxe Manuel Azkue jauna.
11tan.- LURRIKARAK eta ORDAGO txarangen azalketa eta iharduketa.

MAIATZAK 1, IGANDEA.
Goizaldean, euskal ereskin zaharrez, festa haseraren iragarkia.
9,30tan.- Gipuzkoa trofeoari dagokion XLVIII LEGAZPIA TXIRRINDULARI LASTERKETA.
10etan.- Udaleko txistulari taldeak, kalejirak.
11etan.- Legazpiako Musika Bandak, kalejirak.
12tan.- Txirrindulari lasterketan parte hartzen dutenen metan sarreran.
12,30tan.- Balonmano: LA SALLE-LEGAZPIA – DONOSTIAKO SALLEKOREN aurka.
4,30tan.- TANBORRADA ETA HAURREN IRAGANKETA.
7,30tatik 9,30etara eta 11tatik 1,30etara.- Dantzaldia BATASUNA taldearekin.

MAIATZAK 2, ASTELEHENA.
11tan.- Udaleko txistulari taldea lagun, erraldoi eta buru-handien segizioa.
11,30etan.- SOKA-MUTURRA eta AHARI BURRUKA.
2tan.- Enparantzan, ANAIDETASUN BAZKARIA. Ondoren, erromeria eta bertsolari saioa.
3tan.- Herri mailako “Tiro al plato” lehiaketa.
7,30etatik 11tara.- Dantzaldia LOS BRIES taldearekin.
12tan.- Udaletxeko enparantzatik irteten delarik, ELKARTEETAKO TANBORRADA.

MAIATZAK 3, ASTEARTEA.
8tan.- Estellako gaiteroak, goiz deia.
9tan.- Udaleko txistulari taldeak, goiz ereskia.
10tan.- Legazpiako Musika Bandak, kalejirak.
11tan.- Jasokundeko Amaren Eliza Nagusian, MEZA SANTUA.
12tan.- Ohizko aurreskua dantzaturik, SUSTRAIAK dantzari taldearen iharduketa.
1ean.- Udaletxeko enparantzan Legazpiako Musika Bandak, erestaldi bat eskeiniko du.
4,30etan.- Izugarrizko pilota partiduak, udaleko pilota lekuan.
7,30tatik 11taraino.- Dantzaldia EGAN taldearekin.
11tan.- EUSKAL HERRIKOI AGERTALDIA, gurdi iraganketa, txistulari, dantzari, gaitero, trikitrixa, txalaparta, herrietako janzki berezi... eta abar azalduko direlarik.
Ondoren, txarangek eta agertaldiko zenbait taldek bihotz emanik, kalejirak.

MAIATZAK 4, ASTEAZKENA.
8tan.- Estellako gaiteroak, goiz deia.
9tan.- La Salle ikastetxeko bolatokian, herri mailako bolaketa.
12tan.- Jubilatuen anaidetasuna eta Alaitasuna errondailaren iharduketa.
4,30etan.- Udaleko pilota lekuan, pilota partiduak.
7,30etatik 9,30etara.- Dantzaldia EGAN taldearekin.
7,30etatik 10etara eta 12tatik 1,30tara.- LOS PONPOSHOS fanfarearen iharduketaren bidez, kalejirak.
11tatik 1,30tara.- EGAN taldearekin bigarren ekitaldia.

MAIATZAK 7, LARUNBATA.
10tan.- Bailarako haurren VII marrazki txapelketa.
11,30tan.- Atletismoko haurren lehiaketak.
5etan.- Futbol zelaian, S.D. ILINTXA – LASARTEKO MITXELIN.
10tan.- Nazioarteko lutxa libre, gaujaia.

MAIATZAK 8, IGANDEA. HAURREN EGUNA
9,30tan.- Probintzi mailako bolaketa.
10tan.- Urtazarren PROBINTZI MAILAKO “TIRO AL PLATO” LEHIAKETA.
10tan.- GOIATIK-BEHEREN LEGAZPIA LEHEN TXAPELKETA.
10,30tan.- Gurutze Donearen erlikia Mirandaolara berreramatea.
11tan.- Mirandaolako elizan HERRI-MEZA.
12tan.- Burdinolako lan erakusketa.
12,30tan.- Mirandaolan SUSTRAIAK dantza taldearen iharduketa.
12,30tatik 2tara.- Herriko enparantzan eta hauzo guztietan haurren egunerako datozen talde guztien iharduketa.
5etan.- Dantzari talde guztien herrikoi dantza azalketa.
7,30tatik 11tara.- Dantzaldia LOS UROLA taldearekin.

Legazpian, 1977.go apirila
FESTA BATZORDEAK


Utzi iruzkina: