ZingiZango foroa Interneten dagoen Legazpiren gaineko eztabaida eta berriketarako posta-zerrenda da. Legazpiko internet erabiltzaile batzuek sortu dugu 2007ko apirilean. Mezu elektronikoak libreki elkartrukatzeko sortu da, eta euskaraz funtzionatzen du. Foroa ez da moderatua. Hau da, mezuak ez dira galbahe batetik pasatu behar, eta partaideek libreki bidaltzen dute nahi dutena. Hori bai, eztabaida euskaraz dela kontuan hartu eta asumitzen da, baina horrek ez du esan nahi beste hizkuntzetako material batzuk ezin daitezkeenik bidali (adibidez, partaideek irakurri edo jaso dituzten erreferen...
Ikusmina sortu zuen zapatuan kale zaharrean jarritako mahaiak. Bi helburu zituen: batetik, helbide elektronikoak eskatzea, ZingiZangok sortu duen foroan parte hartzeko; bestetik, kamixetak (punta puntako diseinua dutenak) saltzea. Erantzuna ezin hobea izan zen, neurriak direla eta bakarren bat kexatu bazen ere, probatzeko komeriak ibili eta gero.Apirilaren 30ean, astelehenean, leku horretan bertan (Kale zaharrean, Laida dendaren ondoan) izango gara.
Ez dakit ze tratu mota egin duen Legazpiko Udalak Echeverria-Aguirre familiarekin, prentsa bidez ez baita xehetasun handirik eskaini. Nik irakurri eta ulertu dudanez, Patrixioren txaleta eta zuhaiztia herriarentzat izango dira, “Echeverria-Aguirre” izena jarri behar zaio eta “Legazpi Bai” fundazioaren egoitza izango da. Uka ezina da albiste horrek sortu zuen zirrara. Zirrara eta poza, hasieran. Baina harridura eta asaldura ere denborarekin. Izan ere, kontu hori Legazpiarrontzat OSO OSO GARRANTZITSUA da. Izan ere, Patrixionea herriaren erdi-erdian dago, zuhaitz ederrez inguratua eta Legazpi...
ZingiZango Legazpiko euskara elkartea aurtengo Maiatzeko jaietan kalean izango da.Apirilak 28, larunbata 19:00 - 21:00 Laidako izkinanApirilak 30, astelehena 12:00 -14:00 Bertan, gure asmoak azalduko dizkizuegu, zingizango webgunean harpidetzeko izena eman dezakezu eta gure kamisetak eros ahalko dituzu. Anima zaitez.
Hona hemen Udal hauteskundeetako Legazpiko alderdietako zerrenda-buruak PP: Mª Isabel Ugarte Fernandez and. EA: Juan Ramon Larrañaga Mercero jn. PSOE: Oscar José Luis Murillo Pérez jn. Legazpiko Abertzale Sozialistak: Jose Angel Arrondo Etxabe jn. EAE-ANV: Sotero Plazaola Odriozola jn. EAJ-PNV: Ane Urkiola Alustiza and. E B-Berdeak eta Aralar: Iñaki Sánchez Castañares jn. Zerrenda guztiak hemen klik eginda.
Urola Garaiko merkataritza guneetan euskararen erabilera sustatzeko plana abian da.Zerbitzua euskaraz bermatzen duten dendetan irudi hau ikusiko duzu:
Joan den 2006ko urriaren 18an eta 21ean, Legazpin euskararen erabileraren kale neurketa egin zen. Hiru gunetan hartu ziren datuak: Bikuña gunean, hirigunean eta Laubide-Urtatzan. Legazpin euskararen kale erabilera %28,3 da. Joan den 2001ean egindako neurketarekin alderatuz gero, igoera garrantzitsua eman da, orduan kale erabilera %20,6 izan baitzen. Kale erabileraren neurketak eman dituen datu zehatzagoak ezagutu nahi badituzu, joan zaitez Legazpiko Udalaren web orrira.
ZingiZango Legazpiko euskara2006 urtean Burdinola Elkarteak ZingiZango Legazpiko euskara liburua argitaratu zuen, benetan Legazpiko euskarak baduelako inguruko herrietatik bereizten duen ezaugarri multzoa.Orain hemen ZingiZango web gunean pdf formatuan ikus dezazu aipatutako liburua.
Hemen dira Legazpiko Jaiak!!!Gure etxeetara iritsi da dagoeneko herriko jaien txupinazoaren hurbiltasuna iragartzen duen jai egitaraua. Hainbeste jai egun izanda ez zen erraza izango bera osatzea.Diseinu aldetik dotorea, orri kopuruaren aldetik lodia, publizitate aldetik oso betea, hainbat orrien artean egitaraua aurkitzea neketsua den arren. Baina ez dut artikuku hau idatzi egitarauaren edo jaien kalitatea kritikatzeko. Egitarauaren azken aldera Korosti Dantza Taldearen 25.urteurrena dela eta aurten Olaria Saria jasoko duela esanez artikulu bat ageri da eta guzti guztia erdara hutsea...
Izenburua: Herri zapalkuntzaren lekuko batzukEgilea: Angel IrigorasArgitaratzailea: ErrotetaUrtea: 2006 “Halako gertakariez oroitzea ezinbestekoa da, etorkizunean gauza berbera gerta ez dadin. Guk zer edo zer badakigu. Gure lana gure seme-alabek eta haien ondorengoek sarraski hura ezagutzea da. Batzuentzat oroitzapena piztea txarra izango da, beste batzuentzat ezagutzeak harridura sortuko du eta askok lehen aldiz entzungo dute herriko historiaren zati hau”. Angel, hi ez haiz idazle profesionala, nabaritzen zaik; baina, hala ere, a zer liburua egin duan! Hunkigarriak dituk bertako kon...
Legazpiko ZingiZango Euskara Elkartea 2007ko martxoan sortu genuen Legazpiko euskal giroa suspertzeko xedez. Elkartekideok Ardabidetako edo Lakiolako Erromeria antolatu dugu hiru urtez jarraian. Oraingoan, ordea, ekintza hori baztertu gabe, beste batzuk ere sustatu nahi ditugu. Web gune euskaldun bat sortzea izango da hurrengo erronka.