Euskararen kale neurketa Legazpin
Joan den 2006ko urriaren 18an eta
21ean, Legazpin euskararen erabileraren kale neurketa egin zen. Hiru gunetan
hartu ziren datuak: Bikuña gunean, hirigunean eta Laubide-Urtatzan.
Legazpin euskararen kale erabilera %28,3 da.
Joan den 2001ean egindako neurketarekin alderatuz gero, igoera garrantzitsua
eman da, orduan kale erabilera %20,6 izan baitzen.
Kale erabileraren neurketak eman dituen datu zehatzagoak ezagutu nahi badituzu, joan zaitez Legazpiko Udalaren web orrira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: