Ondo bizi geala!

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-17 23:59
2

1915eko ekainaren 13an, oker ez banago, Legazpin udaldi handiren bat eginik izango zuen. Zoritxarreko egun hartan bizi izandako pasadizoak kontatzen dizkigu Goenaga baserriko (jaiotzez Plazaolakoa bazen ere) Silbestra Urzelai zenak.

Axun Armendarizek, urte askoan ikastolan irakasle ibilitakoak, egindako elkarrizketaren transkribaketa leitzeko modua izango duzue. Transkribaketaren zati batek Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoan ikusi zuen argia. Herriko kontu zaharrak berritzeaz gain, Legazpiko hizkera biziaz gozatzeko aukera polita da.

Aitor Gurrutxaga

SILBESTRA URZELAI


Lainoa lehertu
Laño bat pasa zan Aizkorriñ, da hura lertu zan, jende dana elizan tzeon funtziora junda, kalen ez personaik, dana elizan, da bateon bat akordau zan hure zertu zala ta Aizkorriñ pasau zala zerbaitt. Laño mordo at zala, hure lertu izango zala, eta gero ure gehitzen da gehitzen zijon errekan; da Larrea zanak, bikario zanak, funtzio danai utzita kurutzea eta zon, bi buelta ein zien elizatariñ, danok letanik errezatzen, eta ure hasi zan bajatzen bajatzen.

Uholdea
Baño Leazpiko kalea dana udetan. Papelerea re dana eraman tzôn; rollo danak aiden jun zien udetan. Beko fabrikan e zerbaitt eiñik izan behar tzôn; goizen porlanakiñ hartuta zeak bai, baño leertu ein tzien udek eta erramintak handik eta(ra); han jun tzien danak fuera. Baserritan e, êne! arbola osok jun zien errekan, ganaduk e bai, Aizkorriñ zeren ganaduk izango zien haik. Eta ikusten zien nola zijoazen bera, pertsonaik baño etzan ikusten behintzet.

Kalteak Motxorron
Bikiñan da, Olaberriñ da, Xan Mielen da…Motxorron gaizki; bi aldetati sartu ziten ude, Santa Mañako aldeko udek. Ta etxe barrua sartu ziten ude, ta beste paretea ja ta bota zon, ukullukoa, ta ganaduk juxtu-juxtun eta(ra), eta erak e bai. Motxorron ein tzala kalteik haundiana ta, jendea han ibili zan brozak etatzen, arbola osok eta, Motxorroko Poloniñ etxen gaizki ibili zien oso, oso gaizki re!

Plazaolan larri
Prazaolan ude etxeaño, Itxetorretik e auzon zan da; gero haik e goiko udek e bai hor goiti, presakok, eta Aizelekuko udek kañun beheraño. Ixtillu gorrik zien hor. Beste baserrik bastante sano.

Jesusen Bihotzaren eguna
Jesusen Biotzen eune zan, udea zan; guk bedarrak genduzken zelaien, anaie Juan da biok. Bestek eliza jun behar zuela eta gu jun be ez giñela geatuko; hari buelta eman eta jungo giñela. Da anaiei esan nion: “Aizkorriko laño horik ez dakiat ze in behar duen hor; itxura txarra daukik oso”. Halaxe etxea etorri giñen buelta emanda bedarrai. Gertau ta eliza jun giñen. Eliza jun da behalaxe zan ur hori. Hor lertu zan; hodai mordo bat eon zan. Zeaman da ez det uste izan zanik hainbeste. Hemen minatan, hor lertu zan. Istillu edarra bazan hemen orduntxe.

Masakolako mutikoa
Masakola e gaizki ibili men zien. Ordun e fabrikea etzeon haundie arten, hasi berrie eo hola zan da. Alde harta ekarri zittuen ganadu danak. Besta baten izan zan edurre o; ez, edurre etzan ordun, udea zan, udalditxo bat izan zana. Eta Masakolako motikoa eaman zon, Konstantiñan da anaie, txikiñana. Umea falta ta…Ze pasau zako? Ume hori udei beira jarri da ta beak tirau! Hartu ta eraman zon, ta Zurrantei paren eta(ra) zuen, Zurrantei baño goraxeon, zubie baño goraxeon. Fabrikako Xeundok eta(ra) zon, haretxek eta(ra) zon mutiko hori librauta. Ipurdi zuztarren baten eo erantsita zeon, bai; bea eraman etzonen pozik!

Tximistak itota
Holaxe kontuk. Hodeie eon zan, oso hodei txarra. Tximistak ittota e naiz akordatzen; Antzuelan bai, soron ai zala, segatan bedarra ebaitzen ai zala gizona galdu zala, oñaztarrakiñ, hori aittuta nao. Ordun jendek etzon oaiñ bezelako koplaik; jende domiña(??) zan han.

Errotatxon ura
Gu re etxera jun giñen, da ukulluko aten holaxe zeon ure, sartuko ez sartuko. Errotatxoneko estazion azpiko soro hura goitxoraiño zeon iota. Lehen elizatariñ harrie(??) itte zan, labaderoa, eta labaderotik hola gorago gorago ude. Abaden etxea re dana udetan. Elizea berriz e ondo. Eugenia ta haik gaizkigo, erreka izkiñan dao ta. Danen gaizki. Brinkolako goiko tabernakok gaizki ibili zien; hura re nola daon errekatik hola postei helduta. besten ze esanik ez! Etxek markea han eduki zon, makiñat denporan eduki zon,bentana barrun eta gorago re bai. Brinkola alden leku askotan gaizki.

San Migelgo gurutzea
Udalako(??) altu horretan dauku santue. Estuasunen santue nola ekarriko da ba ordun haundie? Hori hemen ondo zeon kurutze santue, guk hor ezautu deu. Near gootik ein genduk guk, santue eraman Leazpittik! Berriz e izaten bada holako estuasuna, zer eta(ra) behar da? Hor dao ordekoa, bâi, ordekoa dao baño hure da santue, hangoa zan baño hona ekarri zuen lekuik etzaukelako! Ointxe Xan Mielen izan nitzen, nire denpora guztiñ aspaldi jun baik eta San Miela jun behar gendula eta “Ene, hemen san Miel falta den; santuik etxeon hamen, hemen etxeonan exerre!” Bazitunan albotatik, bat San Lorentzo eta bestea ez takit zein santu izango zan. Ume danak eraman nitun aurrexeo. 80 kredu errezau behar ziela; muruko brigida zanak hartu zittun umek, danak ezautze zittula eta nik mundu(??) guztiti eraman in behar umek. “Bueno ba, jungo ga.” Eta atsalde baten halaxe jun giñen. Ordun San Miel berta eliza jun giñen.

Baltseoa pekatu mortala
X
euraneko señora zarra balkoian miradorea einda; han tzan jendea baltseon. Baltseon eitea pekatu haundie zan Geo Santikutz ondon eiten zuen, santikutzetati hurrengo jaira, kongregazio, juntea. Geo zinta zurikiñ batzuk izaten tzien pillarakok (‘’), eran zinta zurikiñ……..Bikario zana, larrea zana, eskuk ipiñi hola maien gañen da: “Zeñek intentau baltseon, zeñek in do plazan baltseon?” Da danak ixilik; han bazeren pekatun zerenak, baño… etzon iñok esan. Zinta zurie zeukienak han zeren larri. Jendek bildur harenai, harek agintzen zola Leazpiñ da; fiestatan da, fiestak etzienen e bai. Baltseon ikusi! Jesus, Maria! pekatu mortala zala ta, mutillei hola ibiltzea, hori jun zeikela idea txarren neskena. Hura gaiztoa zan, señora gaiztoa, Xegura zanan señorea, Mondragokoa, biarren andrea Xeurana, tokorra zan oso. Señorita Eugenia re ezkontzeko ibili zan. Pianoa jotzen ibiltze zien señorita bik, Eugenia ta obixpoa. Etortze zan gizonezko bat sonbrerokiñ, kaballero bat, eta ama horrek etzion utzi ezkontzen, etzon oso gogokoa amak.. Hala geatu zien bi ahizpak.

Legazpiko kalea
Jesus! Leazpiko kalea. Zer zan ba ordun Leazpi?Bost neska komonio haundie eiteko, mutillek beste hainbeste. Ordun bizi giñen gu hobetogo, trankillago. Ttunttune Roke zanak, ttunttune jotzen. Ordun bezperatati irtenda; noiz irtete gendun bezperatati re? Gero ondoren esplikaziok o zerbait eiten tziuen abadek eta hantxe danok kantun einda, kantatuz hantxe gere denbora. Gero irten da Olaldea(Olabarrialde?) o Motxorroaiño, hantxen bueltau ta plaza, neska ta mutil dantzan; Prazaolako Iñixi zana ta Xeundo zana, Juanita Aseginolaza zana ta Xaturnino, zea, Xumarranekoa esaten gendiun, oiñ Zumarran bizi da bea, ta neska-motillek dantzan.

Aisialdia
Kanpai haundie, Abe Marikoa, jotzen zonen bueltan iten gendun korron pasakallea eta bakoitze bere etxea ondo lo iñ esanda; saltoka etxea. Orduko kontuik ez tao oiñ. Gero holaxe juntatzen giñen batzutan. Kalerako andrak berrize ontzik jasotzen iñungo asti be. Danak eraman eta gurdin gañen jantzi eta Txoko Zarreko ate aurrea; besta batzuk Sarasolaneko dendan aurrea, kale erdiñ bizi zien haik eta besta batzuk etorriz. Xeuraneko etxe hortan beste etxe zar bat zan, eta han ez tait zer zan hura, ezkondue eo neskazarra zan, harek ibiltzen zittun kartak. Askotan egualdi txarra bazeon hautz kartata juten giñen neska kuadrillea, gendenak. Baño oaiñ ez tao holako unioik, gutxigoik e.

Solkia eta errada
Xeiretan katagorrikiñ(??) jeixten zien, eta nolako bidea! Ez takit nola etortze zien.Goizago etortze zien; gu eliza jute orduko han eote zien hak eta. Aztiritti re alargune, andrea hil zikon, zahartuxe. Hoien ama ta bi ahizpak, eran xestok beson zittuela, asteko arrautzak, solkie ipiñi burun da, burun puntan zittuela. Haikiñ iten zittuen errezok eliza junda, atea itxita, goizago etorrita. Solkie bai, borobill hori. Erradakiñ juten zien, hiru erroska zittuela egurrezkok. Gure anaie zana re hautza jun zan morroi; han gauen ohera jun da, ta andrea amesetan ai dala jaiki da eta jun da itturria ude ekartzea.

Elizako funtzioak
Erreala eo eztait zer zan hure; sueltoa sartu behar poltsa gorriñ, ez giñen allatzen, merkeena iten gendun, ta gero ondorengo eunetan e eliza funtziora. Jaune agiriñ eitten zan, bezperak. Gero eliza ta handi irtendakon beti bestei gordetzen ta hola. Ostiela guzitan misererea kantatzen zan, kurutze santun aurren; prozesioik etzan itten ordun. Osteun santun eta Ostiela santun bai, oaiñ baño hobetogo errespetatzen zan, hoitan bai. Osteun santu eunen soron ibiliko giñen, baño handi aurrea batez! Ukullua ganaduk, ta oin zer? Jaie o astea zer dan antzik ez. Ondo bizi geala!

Patxi

Patxi 2007-05-18 08:06 #1

Kategorikoa gero, ZingiZango blog hau, segi holaxe!! Zoragarria alkarrizketa.<br />

ondo bizi geala!

ondo bizi geala! 2007-09-07 13:35 #2

<p>&nbsp;&nbsp; Nere etxean zalantza zeukaten, baina Axun Armendarizek konfirmatu dit Silbestra Errotatxonean jaiotakoa dela eta ez Plazaolakoa. Artikuluan oker jartzen du hortaz. Plazaolara Silbestraren ahizpa&nbsp;ezkondu omen zen, Benita edo,&nbsp;Gabino eta gainontzeko Elortzatarren ama, hain zuzen ere.&nbsp;</p>

<p>&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp;&nbsp; Aitor</p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: