Mirandaolako zuloa
Gure herrin
autokarabanendako zerbitzu-gunea jarri due. Bai, bai, zabaldu zazue horti. Ez
da edozein lekutan topau leiken kontue. Ez dirudi, behintzet, inaugurau aurreti
sortu zan zalaparta ikusita. Gaiñera, hainbeste maite degun Mirandaolan,
hantxe, kokau due hain beharrezkoa dan txokoa. Inauguraziorako bakarren batek karabanazaleen
arten deie zabaldu zon eta egundoko festa antolau zan. Lastima, eguraldie.
Baiña, jakiñe, jartzea ez zan nahikoa eta seiñalek ere beharrezkok ikusi zien, larri zebiltzenak zuzen-zuzen joan zeitzen. Pentsau eta egin. Azkarregi, akaso. Kontue da seiñale horiek hizkuntza bakarren jarri dituela, eta ez ingelesez, edo euskeraz. Pentsa daikezue zeiñetan. Baiño gu ez ga kejauko, azken fiñen, kakaleku bateati hola jartzea ere...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: