Kategoria: salaketak
Ekainaren 5ean Ingurugiroaren Eguna ospatuko dugu mundu mailan eta data egokia da ingurura begiratu eta gurean zer gertatzen den hausnartzeko. Natura zaintzeko ahalegina gero eta handiagoa dela dirudien arren, gure paisaiari egindako erasoak areagotzen ari dira urtetik urtera, egunetik egunera. Legazpin ere ez gaude eraso horietatik libre. Ondo aztertzen badugu aldaketa IZUGARRIA izan da azken hamarkadetan."Garapen iraunkorra" bezalako esamoldeak darabiltzagu ahotik ahora egunero, baina ez dugu larritasunak eskatzen duen neurririk hartzen. Urrats gehiago eman behar ditugu. Gure ahalegina hi...
Hemen dira Legazpiko Jaiak!!!Gure etxeetara iritsi da dagoeneko herriko jaien txupinazoaren hurbiltasuna iragartzen duen jai egitaraua. Hainbeste jai egun izanda ez zen erraza izango bera osatzea.Diseinu aldetik dotorea, orri kopuruaren aldetik lodia, publizitate aldetik oso betea, hainbat orrien artean egitaraua aurkitzea neketsua den arren. Baina ez dut artikuku hau idatzi egitarauaren edo jaien kalitatea kritikatzeko. Egitarauaren azken aldera Korosti Dantza Taldearen 25.urteurrena dela eta aurten Olaria Saria jasoko duela esanez artikulu bat ageri da eta guzti guztia erdara hutsea...
Gure herrin autokarabanendako zerbitzu-gunea jarri due. Bai, bai, zabaldu zazue horti. Ez da edozein lekutan topau leiken kontue. Ez dirudi, behintzet, inaugurau aurreti sortu zan zalaparta ikusita. Gaiñera, hainbeste maite degun Mirandaolan, hantxe, kokau due hain beharrezkoa dan txokoa. Inauguraziorako bakarren batek karabanazaleen arten deie zabaldu zon eta egundoko festa antolau zan. Lastima, eguraldie. Baiña, jakiñe, jartzea ez zan nahikoa eta seiñalek ere beharrezkok ikusi zien, larri zebiltzenak zuzen-zuzen joan zeitzen. Pentsau eta egin. Azkarregi, akaso. Kontue da seiñale horiek hi...