Ezinezko amodioa

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-12 13:12
1

Lehiotik beira geratua naiz
Maite ote nauzun dudan
Bainan zerua hodeiz beterik
Dago bitarteko mugan
Ihesi zoaz nigan urruti
Triste zaudenan itxuran
Bakarrik nago zugan pentsatzen
Kontzientziaren arduran
Gauza bakar bat esan nahi dizut;
Nik zenbat maite zaitudan

Une ugari pasa izan ditut
Nik maitasuna kontatzen
Ta ezin dela hori kontatu
Hasia nago ohartzen
Bainan halere sentipen denak
Zurekin ditut oroitzen
Zure malkoek ta tristeziak
Nire begiak bustitzen
Itxaropena galdu izan dut
Zuk ez nauzunez maitatzen

Iada ez duzu irrifartxo bat
Neroni ere aurkezten
Kasurik ere, hitzak aparte
Ez dizkidazu esaten
Zer pasatzen da? Zer egin dizut?
Galdera bera egiten
Nire buruak ez du ulertzen
Bihotzak ez du sinisten
Eta berriro nire galdera;
Zerta ai zera jolasten?

Nire bihotzan taupada denak
Ezin direnez geratu
Buruan orain ikusten zaitut,
Lehena ezin ahaztu
Galdera asko, erantzunik ez
Ezer ezin bideratu
Zergatik miña egite hortan
Ni nauzu aukeratu
Lehen amodio genuen hori
Gaur etsipen da bihurtu

Oraindik ere, zu maite zaitut
Zin egiten dut benetan
Bainan barnean iada ezin dut
Honela egon penetan
Lehen bezala hau izan dadin
Otoitzen dut nik gauetan
Bizi berri bat, lehen bezala
Ikusten dut ametsetan
Nire bihotza, zure hitzekin
Zoriontsu zen garaietan

            Julen Agirreburualde

zaletu

zaletu 2007-05-14 12:19 #1

joño!!! a ze bertsoak!! auek julenek egin al ditu berak bakar bakarrik? ala bada, a ze artista!


Utzi iruzkina: