Aitor Casadoren erreportaiak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-14 06:19


Aitor Casado legazpiarra azken aldian gero eta denbora gehiago eskaintzen ari zaio argazkigintzari. 2007ko otsailean Legazpiko Kultur Etxean Euskal Herriko urmugaren muntaia aurkeztu zuen eta arrakasta itzela izan zuen. Asko izan ziren lan haren kopiak eskatu zizkiotenak.



Orain, berriz, bi erreportaia erraldoi prestatzen ari da. Aurkezpen modura bi lan hauek aurkeztu dizkigu legazpiarroi. Atsegin handiz, berak dioenez. 

1. Jaizkibel bizirik. Jaizkibelgo itsas bazterrean zehar eginiko ibilbidea da, izugarria, ikusgarria ... "Jaizkibel bizirik", superportuaren aurkako plataformaren izena darama, sarraskia salatzeko.
http://www.megaupload.com/es/?d=DSS79PDF



2. Elurra. 2006-2007 neguan zehar ateratako elurretako argazkiak
http://www.megaupload.com/es/?d=VIXGNHMK



Ohartxo bat: Megauploaden artxiboak jaisteko, lehenik, goian  laukitxo batean 3 letrako kode bat jarri behar dugu (aldamenean egoten da), gero 40 segundu barru, artxiboak jaisten dira.

Jakin ezazue, bestalde, Aitor www.izadi-zaleak.com web-gunearen kudeatzailea dela.


Utzi iruzkina: