Legazpiko EA alderdiaren programa

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-14 15:41
1

ZingiZango Euskara Elkartearen gonbidapenari erantzunez, hona hemen Legazpiko EA alderdiak hurrengo legealdiari begira proposatzen duena.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

Legazpiko Hiri-ordenazioko Plan Orokor berrian aurreikusitakoaren garapena. Hauek izango dira lehentasunezko eginkizunak:

- Etxebizitza babestuak (540)
- Industria-guneak (60.000 m²)

Auzoetako urbanizazioak eta ekipamendua: espaloiak, argiak, lorategiak, asfaltatzeak, … etc.

Traba arkitektonikoak kendu eta udalerriko leku desberdinetara iristeko aukera. Itxaropen, Domingo Agirre, Juanastegi eta San Ignazio auzoetara iristeko igogailua.

San Ignazio, San Martin, Laubide eta Urtatza auzoetan zerbitzuak eta berdeguneak sortu.

Kale Nagusia oinezkoentzako egokitu.

Aparkalekuak, paper-fabrikaren inguruan eta RENFEko geltokiaren behealdean.

Mugikortasun mahiaren bidez, garraio publikoaren erabilera bultzatu.

INDUSTRIA, ENPLEGUA ETA MERKATARITZA

Legazpi Bai! Proiektuaren garapena, ekonomia dibertsifikatzeko ardatz gisa.

Lekuona eta Elbarrena eremuetan industria-pabilioiak egin, Urola Garaiko Industrialdea erakundearen eskutik.

Enplegua sortzeko udal diru-laguntzak, enpleguan ematen den behin-behinekotasunaren aurka lan eginez.

Sortegin (anbulatorio zaharra) Lanaren Etorkizunari buruzko zentroa kokatu, UGGASArekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

Herri-egiturak indartuz, eskualde mailan ondoko arloetan koordinatu:

- Langabetuen prestakuntza
- Enplegu-Prestakuntzako programak: iraupen luzeko langabetuak, Lantegi-eskolak, Europako programak,… eta abar.
- Langabetuei zuzendutako aholkularitza.
- Emakumezkoen enplegua sustatzeko programak.

Arloko elkarteekin (Ilinti, Merkataritza-kabinetea,…) herriko merkataritza bultzatzeko elkarlana.

GIZARTE ZERBITZUAK

Dauden elkarteetako ekimen desberdinak bateratuko dituen programa sortu, berebiziko proiekzioa emanez ondoko gaiei: drogamenpekotasuna, osasuna sustatzeko programak, giza baloreak, ezintasunen bat duten pertsonak,…. C

Mendeko pertsonen bizi-kalitatea bultzatuko duen laborategiaren sorrera sustatu (Legazpi Bai! Proiektuko Menpelab proiektua)

Udaletik Adineko pertsonen ikuspegi positiboa bultzatu.

Eguneroko eginbeharrak egiteko zailtasunak dituzten adineko pertsonenei zuzendutako gizarte zerbitzuetako jarduerak dinamizatu.

Arrazakeriaren, xenofobiaren eta sexismoaren aurkako sentsibilizazio handiagoa lortu.

Eguneko zentroaren kudeaketa integrala bultzatu.

Santa Cruz egoitza: plaza-kopurua igotzeko handitze-lanak bukatu, psikogeriatria gune bat sortuz. Meazti Etxearekin koordinatu.

Gizarte Zentroa: Buztintegi elkartearekin elkarlanean haren funtzionamendua bultzatu.

Borondatezkoen lana bultzatu.

Ezintasunen bat duten pertsonen gizarteratzea bultzatu, traba arkitektonikoak kentzeko baliabideak eskainiz eta beharrezko azpiegiturak egokituz.

Emakumeek eta gizonek tokian tokiko bizimoduan izan behar duten berdintasunerako Europako gutuna onartu eta sinatu.

INGURUMENA

Udalerri iraunkorraren eredua ezarri, iraunkortasunaren dimentsio soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa barnean hartuz.

Aalborg gutunean jasotako 10 konpromisoak onartu eta sinatu.

Parte-hartzearen dinamika mantendu, bai agenda 21eko Foroarena bai Eskola-agenda 21ekoa.

Hiri-hondakin solidoak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko politika bultzatu eta uraren udal kudeaketa iraunkorra sustatu.

Herrian dauden berdeguneak Legazpiko landare-ondaretzat hartu, urbanizazio-publiko nahiz pribatuetan berdegune berriak aurreikusiko duten lorezaintzako planak bultzatuz: Agirre Etxeberri parkea, Telleriarte, Olazar, Itxaropen, San Ignazio, Urtatzola, Juanastegi,…

Eremu degradatuak berreskuratzeko eta berregokitzeko Autonomia-Administrazioarekin lankidetza-hitzarmenak sinatu.

Ordezko energien kudeaketa.

EUSKARA

Legazpiko taldeekin elkarlanean, eguneroko bizitzaren eremu ezberdinetan euskara erabiltzeko programak bultzatu. Plan Orokorra berritu (EBPN)

Herri mailako euskarazko argitalpenak bultzatu

Euskaltegiak talde bereziak (txandakako langileak, etxekoandreak, erretiratuak, dendariak, etorkinak eta abar) euskalduntzeko egiten duen lana indartu

Udaletxeko langileen euskalduntzearekin jarraitu eta euskararen erabilera plana garatu

GAZTERIA

Gazte elkarteekin hitzartutako ekintzen programak bultzatu, bereziki lanaren etorkizunarekin erlazionatutakoarekin: lanpostu berriak; enplegu

Gazteek babestutako nahiz alokairuko etxebizitzetara irispide izan dezaten eragin.

12-16 urteko gaztetxoentzat Gazte Txokoak antolatutako ekintzat bultzatu.

Herriko taldeentzat egin berri diren musika lokalen funtzionamendua indartu, gestioaren ardura izango duen taldearekin elkar lanean.

Gazteak animatu bakearen eta antimilitarismoaren aldeko alternatibak eskura ditzaten.

KIROLA

Kirol Udal Patronatutik Legazpiko kirol kluben laguntzarekin ekintzak antolatzeko, nahiz kirol-instalakuntzak zaindu eta mantentzeko programa kudeatu

Bikuña zelaiko aldagelak handitu eta atletismorako instalakuntza egokitu.

Estaldura atzeragarria duen Igerileku berria martxan jarri, igeriketa nahiz beste ur ekintzetarako baldintzak hobetuz.

Txapelketak eta kirol-ospakizunak antolatzen lagundu: Euskal Herriko itzulia….

Legazpin euskal kirolen aldeko ekimena garatzen jarraitu: pilota, boloak…

KULTURA

Euskal kulturaren sustapenean oinarrituta, bertako kultur programa garatu; horretarako, aintzat hartuko da kultur taldeek eta auzoetako batzordeek egin duten lana.

Herriko kultur taldeen autonomia sustatu eta haien programen garapenean lagundu.

Legazpi kultur zirkuitu desberdinetan sartzeko ahalegina egin, dauden baliabideen erabilera optimizatuz.

Legazpin dagoen Kultur ondarea zaindu eta hobetu: Olaberriako burdinola, San Migel ermita, …

Herri-jarduerak eta herriko eta Legazpiko auzoetako jaiak indartu.

Dauden kultur azpiegiturak indartu eta zabaldu, hala nola, liburutegia, tailerrak,….

Legazpi Seguratik bereizi zenaren 400. urteurrena ospatu.

HEZKUNTZA

San Juan auzoan, haurtzaindegiko (0-2 zikloa) instalazioak egokitu.

Legazpiko ikastetxeen kudeaketa autonomia bultzatu.

Musika Eskolari kokaleku berria eskaini, bere programa didaktikoa modu egokian bete dezala ahalbidetuz.

Ikastetxeak hobetzeko planekin jarraitu eta Legazpiko ikastetxeen arteko jarduera-programa garatzen jarraitu.

NEKAZARITZA

Nekazaritzako ustiategietako azpiegiturak berritu daitezen lanean jarraitu eta baserritarren bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak bultzatu.

Lurzoru publikoetako jarduerak kontrolatu eta zuhaitz-mozketen ondoren, makineria eta ibilgailu astunak erabili ondoren,… landa-bideak eta bideak lehengo egoerara buelta daitezela zaindu.

Gure mendietako leku estrategikoetan dauden txabolak, iturriak,…. berreskuratu eta zaindu; halaber, gure ingurunean dauden aisia-guneak zaindu.

Udal jabegoko baliabide naturalak optimizatu.

Katerisalto eta Katesalto udal jabegoko mendiak herri-erabilerako mendiak izendatu; horretarako Foru Aldundiarekin egingo da lan.

Asteroko azoka bultzatu eta sail honekin lotutako jarduerak antolatu: Artzain Eguna, hitzaldiak, erakusketak, … eta abar.

Lehenengo sektorearekin zerikusia duten elkarte desberdinekin harremanak ezartzea bultzatu (Goimen; Basoa Fundazioa, Naturgintza,…) eta elkarrekin jarduerak burutzea sustatu.

OGASUNA

Legegintzaldirako finantza-plana egin, plan horretan Herrigintzaren azterketa ekonomikoa eta betetzen duen funtzioaren azterketa sartuz.

Industrian, etxebizitzan eta hirigintzan inbertsioak egin daitezen bultzatu.

Udal-zorra kontrolatzen jarraitu.

LANGILEAK ETA ADMINISTRAZIO-KUDEAKETA

Herritarrentzako Arreta-bulegoak Portu duen kalitate ziurtagiria beste zerbitzuetara zabaldu.

Udaletxeko zerbitzu-gutuna egin.

Egunero sortzen diren gorabeherei berehala aurre egingo dien lantaldea sortu.

Udal izapideak Internet bidez egiteko ohitura bultzatu.

TURISMOA

Udala, Fundazioko kide den aldetik eta LENBUR Fundazioarekin sinatuta duen hitzarmenaren arabera, ondoko helburuak bultzatuko ditu:

- Chillida gunea sortu

- Industria-kulturaren Museoa sortu

- Turismo arloko eskaintza eta zerbitzuak zabaldu eta hobetu

- Jaialdiak eta feriak sustatu

ESKUALDEA

Europako programak kudeatu.

Gure eskualdea bere garapenerako behar dituen bide-azpiegiturekin hornito: Beasain-Durango, …eta abar.

Urretxu-Zumarragatik datorren bidegorria Telleriarte eta Brinkola auzoetara luzatu.

Oñatiko Udalarekin elkarlana bultzatu gai desberdinak bideratzeko: turismoa,…

Aizkorriko Parke naturalaren kudeaketan parte hartzen duten Udalekin lan egin.

Eneko

Eneko 2007-05-20 13:58 #1

Alkate jauna urduri dago. Antza, ez ditu gauzak oso garbi ikusiko. Eta udalaren diruaz bere kanpaina partikularra egiteari ekin dio.

Horrela, dakigunez, Itxaropeneko auzotarrei bertarako igogailuari buruzko informazioa eman die eta Saturnino Telleriako bizilagunei papeleraren inguruan egingo direnen berri. Beste guneren batean ere agian egingo zuen halakorik.

Hauteskunde garaian honelakoak udalaren diruaz egitea ez dakit legezkoa den. Inork baleki, argitzea ondo legoke. Baina ekintza hauek oso itsusiak direla ezin ukatu. Denon diruaz bere buruaren propaganda egiten baitu.

Juan Ramon urduri dagoen seinale izango da. Udaleko aulkitxoak bere ipurdiaren forma hartu duenean, aulkia galtzear ikusten du. Nik lasaitzeko esan nahi diot. Ez dezala zikin jokatu poltrona bategatik. Udaletxetik kanpora ere badagoela bizitza gogorarazi nahi diot. Berak datorren hilabetetik aurrera ikasi beharko duen bizitza...

Utzi iruzkina: