Luxiano Zabaleta , baserritar eta itzaia

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-26 01:25


Datorren jaien Urtazarren izango dan ikuskizune dala eta (ikus iragarkia), pentsau det interesantea izan deikela orain urte pare bat Andoni Goitia gaztek Luxiano Zabaletai eindako elkarrizketea hemen azaltzea. Basomutil ibilli zieneko kontuk badakartze, horik bakarrik ez, baño aproposa dala iruitzen zat. Gure etxen bada aspaldiko argazki zahar bat, eta bertan nere aittejaune, Rafael Zubia zana, azaltzen da bere koadrillakiñ, basoon, trontza ta guzti. Hurrengo baten bialduko dizuet.

Aitor Gurrutxaga


Oltzeko basoan ateratako argazkia. JLU

LUXIANO ZABALETA  "EIXAL"

Baserriko bizimodua
Oaiñ pixkat modernizau, leno oiñez ibiltzen ginttuan ta, oaiñ bakik, adelantuk. Lana ugari eitten gendun guk, lana ugari, baserrin-da, mendin-da…Aittek esandakoa, oaingok eitte ez tuena. Egurre ekarri eta hola ibiltze giñen, gero etxeko lanak soron ta…ordun telebixioik etzan oaiñ bezela. Negun artoa aletu ta hementxe, etxe ingurun.

Ikazkintza
Ikatza gutxi iten genduan, guk itten genduan ekarri, transportau. Ikazkiñek eitten zuen jeneralen iketza udaberriñ, hoitxek hittuan espezialistak. Guk preparau eitten genduan, eittea etortze hittuan ikazkiñek.

Zaille? Bueno, hainbesten…Hasi behar da lenengo iketz toiek preparau     ta gero zaburrek bildu, ta kargatu kurioso eurre; gero tapau lurrekiñ, ta gero su eman…Bere denporea su ondon.

Garia
Garie ihotze zian errotan, eta etxen apartatze zikon iriñe; zaie alde batea eta iriñe bestea. Oaiñ etortze a iriñe zuri-zurie, baño ordun ez. Etxen galbaiakiñ, nola zon izena harek? Baie esaten zien. Hola izaten zian. Oaiñ ogie eitten dek, baño iriñe ekarrita. Len etxekoa ebaltzen gendun, etxekoa o errotarik ematen zona; hautza eamaten genduan da. Gehiena beak kentzen zioen ihotzeatik.

Ganadua
Idik bi, ta bestelakoa behie, ta astoa, ta ardik oaiñ bezelaxe, 30 o 40 bat. Ollok beti izaten zien. ama juten zian kalea, etxeko arrautza onenak harek eramaten zittuan. Kanpokok larrugorriñ eta etxen renfe.

Jatena
Jan baba gorrie jeneralen, azea,txerrie hil ta; txerrie asko jaten genduan… Txarra zala! Ordun medikuna etzian juten iñor ta.

Perratzaile
Behiek aittek perratzen zittuan, etxen perratzen gendutzen. Perratzen errexa da; lotu ein behar ondo! Ostikada batzuk harrapatzen genduan gaztek giñenen.

Egurretan
Fabrikan ez, ni beti etxeko lanak eta mendiñ, egurretan. Gure eskolea hori izan dek. Eskolan 15 urte arte o hola; baño lana eiñez, e! Bik batea. Hola eitten men tzian.

Ardiak
Oaiñ modernogo dao jarrita gauzea. Ordun etzan etatzen ganadue hainbeste kanpoa. Esnea emateko behie barrun eukitze gendun. Oaiñ saldu eitten deu esnea, baño len gaztaiak eiñ izaten zien; gaztai koxkorren batzuk izaten zien eta gero… harrie baño gorrago einda! Oaiñ gaztaia hobeto eiten da len baño, asko mejorau da. Ardik eskuz jeixte ittuk; gure etxen ardi gutxi dao halare. Makiñea ebaltzeko behar do. Ze esango diat nik; martxea haundi xamarra behar do.

Ukuiluan
Onena izaten da zezena eukitzea; askotan behi gutxiati ez to merezi, baño eduki ezkio hobe, bai, zeatio bestela umea eitteko daukuzulakon behi antzu, eta gero kosta iten da beteinarioa! Gaur eunen diru kontu hori! Hartu gutxi eitten da, baño gastau aguro. Holaxe.

Oaiñ ardik jeitxi behaittu ttarran-ttarran-ttarran. Jare iezu ardiri Martiñ!


Utzi iruzkina: