Idazkariaren aurkako erabakia atzera bota du epaileak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-05-23 20:11
7

Legazpiko Udalak Iñaki Sanchez idazkariaren aurka jarritako zigorra bertan behera utzi du epaileak. Ondorioz, Iñaki Sanchezek bere lanera itzuli ahal izango du eta kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du. Udalak hamabost eguneko epea izango du helegitea aurkezteko.

Legazpiko Udala

Legazpiko Udala 2007-05-24 20:32 #1

Gipuzkoako Foru Aldundiak Legazpiko Udalean idazkari-lanpostua betetzen
zuen behin-behineko funtzionario kargutik kendu du Iñaki Sanchez Castañares
jauna, joan den 2007ko martxoaren 7tik aurrera Euskadiko Autonomia Erkidegoaren
Administrazioan ari delako bere zerbitzuak prestatzen; izan ere, zerbitzu
berezien administrazio-egoeran egoteak edo borondatezko eszedentzia-egoeran
egoteak, behin-behinekoz betetako lanpostua galtzea dakar berekin.

Idazkariari ezarritako zehapenari dagokionez, Epaia forma-akats bat egon
delako eman da baina ez da funts-akatsik egon. Horrela, esku hartu duen
epaileak, leporatutako karguak aintzat hartu gabe, bere egunean Aldundiak
izendatu zuen instrukzio-egileak espedientea erabakitzeko ezarritakoak baino 18
egun gehiago eman dituelako hartu du erabaki hori.

Udalak
gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuko du gehienez ere 15 eguneko epean eta,
oraingoan ere, Udalak arrazoia duela egiaztatzea espero da.

Julian Muñoz supporters

Julian Muñoz supporters 2007-05-25 10:02 #2

Beraz, epaiak soilik kaduzitatean oinarrituta zuen zehapena ezegokia dela esaten duenez, beste funtsetan sartu gabe,  honek oinarria ematen dizue esateko ez dela funts-akatsik egon?
Ez da horiek  baloratzera sartu esatea izango litzateke egokiena, ez?
Edo berdin zaizue gauzak ez diren moduan azaltzen saiatzea?

Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria

Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria 2007-05-25 10:38 #3

Langile batek bere lan funtzioan etenaldi bat jasan duenean, kasua den bezala, beste edozein tokitan lan egin dezake, baita beste administrazio batean ere. Horrela jasotzen du Administrazio Publikoetarako Ministeritzak niri igorritako txosten batek. Beraz,diputazioaren Kargugabetzea, esistituko balitz, niri ez baitzait ezer jakinarazi, J.R Larrañaga Jaunaren beste ilegaltasun bat izango litzateke. Honen guztiaren gainetik epailearen erabakia dago, ni Legazpiko Udaleko Idazkaria izaten jarraitzeko dudan eskubidea aitortu didana.Denborak arrazoia eman eta kenduko du eta bakoitza dagokion tokian jarriko du.

zabaletik

zabaletik 2007-05-25 15:11 #4

Gauza pare bat aipatu nahi ditut:

Lehenengo EA eta Iñaki Sanchezi bizkarreko handiena, buzoeoan sartutako papera gaztelera hutsean egoteagatik.Interneten euskaraz egiten dena, ez al zen posible kalean ere egitea?

Bigarrenik, EA-ren idatziak harritu nau. Azken puntuan dio udalak errekurtsoa sartuko duela. Hori, EA-k ala udalak erabaki behar du? susmoa dut gutuna nork idatzi duen, eta nola ulertzen duen udaletxea gizon horrek.....

Gizaki xumeontzako, bestalde, diputazioaren erabakia ulertezina da. Abokatu batek esplika diezadala nola den posible toki batean ez dagoena handik botatzea. Ni zientzitakoa naiz eta ez dut ulertzen. Fisikoki ezinezkoa da.

Azkenik, alkatearen eta idazkariaren arteko ezinikusia aspalditik datorrela badakigu. Hurrengo udalbatzan seguruenik biak egongo dira. Eskatu nahi nieke udalbatza ez bilakatzeko beraien arteko gerra batetan. Herri honek baditu nahiko arazo, bi pertsonen sesioa maila horretara iristeko.

Ez dakit ez litzatekeen hobe biak kanpo geratuko balira....

Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria

Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria 2007-05-25 15:44 #5

Zabaletik-ek idatzitakoa irakurri ondoren barkamena eskatu nahiko genuke, jakin bai ba dakigu euskaraz ere joan beharko lukeela buzoietara bidalitako idatziak, baina momentuko egoera zela medio ezin izan zen euskaraz ere bidali. Barkatu berriz ere.

Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria

Iñaki Sanchez Gastañares-Legazpiko Udal Idazkaria 2007-05-25 16:14 #6

Ah! eta agian arrazoia daukuzue esaten duzuenean biak kanpo geratu beharko ginatekeela. Baina biak ... ez ni bakarrik orain arte gertatu den bezala. Berriro mila esker eta barkatu.

Talde horretako kide bat

Talde horretako kide bat 2007-05-26 09:47 #7

Oharra:

Buzoneatutako idatzia "Udal Idazkariai laguntzeko hiritar taldea" izenpetzen du. Iazkoa bezalaxe.

Utzi iruzkina: