Bertan behera geratu da baso-lanen erakusketa
Ekainaren 3an beste saio bat, eguraldia lagun
Ez zen giro gaur arratsaldean Urtatzazarren: euria, haizea eta hotza. Hori dela eta, pena handiz, bertan behera utzi dugu egitekoa zen erakusketa, bigarren aldiz. Baina ez dugu etsitzen eta beste saio bat antolatu dugu datorren iganderako. Ekainaren 3an, eguerdiko 12etan han izango gara berriz ere.
Ez pentsa prestaketa erraza izan duenik. Aste batzuk pasa ditugu dena gertatzen... Zapatuan eta igande goizean ere hor ibili gara. Ikusi, bestela, argazkiak...
Antzinako gurdiak prest zeuden idiei erantsi eta lanerako.
Gaztaina-trongoa talankeran gora jasotzen.
Luis eta Pello, armazoiko zerrarekin "puntue" hartu nahien...
Xanti eta Angel trontza probatzen. Horiek bai eskola...
Zaharrak ez dare begira egoteko bakarrik. Oraingoan, Luxiano eta Xanti.
Pakok eta Joxeanek ere zerbait badakie...
Pello eta Pako oraingoan. Ez du ematen trontzan akatsik dagoenik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: