EAE-ANV irabazle Legazpin
Ezker Abertzalea indartsu itzuliko da Udaletxera
Botu-zenbaketa Legazpin, gaueko 10:20etan.
EAE-ANV: 1.085 botu (3 zinegotzi)
EAJ-PNV: 1.006 botu (3 zinegotzi)
EA: 878 botu (3 zinegotzi)
EB-Aralar: 725 botu (2 zinegotzi)
PSOE: 586 botu (2 zinegotzi)
PP: 290 botu (zinegotzirik ez)
Gure blog hau oso sinplea denez, ezin dugu nahi adina gauza jarri. Hori dela eta, hona hemen Xapoto gure blog-kolaboratzaileak erantzun batean bidalitako helbidea. Jakizu, ordea, egoera honek ez duela asko iraungo. Tresna berria bidean da...
Iruzkinak
xapoto 2007-05-28 11:17 #1
<br /> Ea oraingoan...
Azkar azkar eginiko balorazio batetan, esan betikoak irabazi dula, hau da, abstentzioak.
Naiz eta ezker abertzaleak legazpin parte hartu ahal izan, berari emandako bozkekin ere abstentzioa dexente igo da, 500 ta piko pertsona gutxiago joan direlako bozkatzera, esan bezala, naiz eta ezker abertzaleko 2003ko 900 ta piko bozkak ere gehitu.
Bi alderdiek soilik lortu dituzte emaitzak hobetzea, EAEk ezker abertzalearen 2003ko boto baliogabea hobetu du eta ezker batuak-aralarrek 2003ko ezker batuarenak bikoiztu dituzte.
Ez dut ulertzen alderdiek beraien bozken "arrantzalekua" mugatua dela ikusirik nola ez duten abstentzioaren arrantzatokian amu hobea jartzea pentsatzen, zentsatuta dauden 3 pertsonetatik 1, ez bait da hauteslekuetara gerturatzen.
Honen arrazoia alderdi politikoek jendea aspertzea lortu dutela izan daiteke, eta argi dagoela gai puntualek bultzatzen dutela jendea bozka ematera, adibidez EB-aralarren kasua izan liteke hau, idazkariaren asuntoak zeozer bultzatu ahal izan duelako jendea beraien aukera bozkatzera eta EAEren kasuan, (izan duten hazkundea 2003ko bozka baliogabeekin konparatuz, horren handia izan ez arren), izan dituzten oztopoei aurre egiteak eta zerrendan jende "berria" agertzeak, eragina izan duela pentsatu arazten dit.
Hala ere hurrengo alkatea PNVkoa dela somatzen det...
otaño 2007-05-30 09:53 #2
<p>Beste balorazio bat: lehen 2.600 boz zituzten EAJ-EAk, orain 1.900 azpitik batu dituzte bien artean. ia %27ko jaitsiera da hori. eta zinegotzietan ere, 9tik 6ra pasa dira, gehiengo oso erosoa galduz.</p>
<p>Udaleko lanean guzti guztiok beharrezko direla ahaztu gabe, badirudi legazpiarrek aldaketarako gogoa garbi erakutsi dutela. eta herriko premiak lehenesten badira, inork ez lioke egia horri muzin egin beharko.</p>
<p>Udala ez dadila izan lagun jakinen arteko laguntasun ezaren isla, herriari bultzada emateko bilgune baizik. Inor baztertu gabe. Eta zorte on hautetsi guztiei.</p>
Utzi iruzkina: