Domingo Agirre ikastetxearen liburua kalean

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-08 15:44






Ekainaren 7an, Kultur etxean, Domingo Agirreko ikastetxeko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bere historiaren zati bat jasotzen duen LIBURUAren aurkezpena izan zen.

Liburua ikastetxe bertan nahiz herriko liburudendetan salgai izango da.

Liburuan gure herriko historiaren zati bat azaltzen da, hezkuntzan eman den ibilbidea ederki asko azaltzen dena: eskola nazionaletan abiapuntua zuen hezkuntza, euskal eskola publikoa izatera iritsiz. Aldaketa nabarmenetako bat EUSKARArena izan da. Ibilbide honek aukera eman baitu euskara arrotza zen sukaldeetan, ikasteko desioa piztu eta ezaguna izatera iritsi arte.

Ongi etorria gozatzeko egin den liburu honi!

Eva Aztiria


Utzi iruzkina: