EHZ festibala
Urtez urte, festibalaren antolaketak eskatzen duen lana handitzen zihoala ikusita, bi pertsona modu liberatuan lanean jartzea erabaki zen. Langile hauen egitekoa lan talde eta lan guztia koordinatzea da. Baina komisio eta ardura guztiak laguntzaileek dituzte; laguntzaileek jorratzen dute programaziotik eta segurtasuna bitartean dauden lan guztiak.
EHZ festibala ospatzen den asteburuan 800 laguntzaile lanean ari dira gau eta egunez, etengabe! Laguntzaile guzti horiei esker ateratzen da festibala. Laguntzaile horiei esker EHZak aurrera segitzen du.
Baina festibala ez da hiru egunetan bakarrik antolatzen! Hamabost egunetan egoten gara Xiberoko Mendiko landan, aurre lanetan eta prestaketetan, festibala ospatzen den asteburuan 20.000 pertsona inguru bil daitezen. Ekainaren 21-etik aurrera Pantxika eta Andde Uthurriague-n lurretan ibiliko gara azpiegitura lanetan: karpak eta eskenatokiak muntatzen Lan denbora honetan gauero, ikuskizun desberdinak antolatzen dira laguntzaileak animatzeko: filmak, kontzertuak, sagardo afaria, etxaldeen bisita…
Lanean ere jai giro ezin hobea!
Laguntzaile izateko aukerak
Iparraldeko gazteak laguntzaile izateko EHZ elkartearekin harremanetan jarri behar dira eta bertan emango dizkiete beharrezkoak diren argibideak.
Hegoaldeko gazteak laguntzaile izateko TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federaziora jotzea izango dute modurik errez eta erosoena. Euskara Elkarteen Federazioak sei urte darama Euskara Elkarteetako gazte taldeak laguntzaile gisa jarduteko antolatzen eta festibalera eramaten.
Aurtengoan ere dagoeneko Topaguneak eta Euskara Elkarteek martxan jarri dute
EHZ festibalarekin elkarlanerako egitasmoa. Laguntzaileak hegoaldetik ateratzen
dira autobusez ostiral arratsaldean. Festibalean lan desberdinak tartekatzen
dituzte jai giroarekin eta igande arratsaldean buelta egiten da.
Izen ematea herrietako euskara elkarteetan edo Topagunean egin daiteke ekainaren 15a bitartean (gazteak2@topagunea.com edo 946215116)
Festibalean ...
Festibalera jaiaz gozatzera hurbiltzen diren gazteak praktika alternatiboak ezagutaraztera eta praktikatzera animatzen ditugu. Mundu justuagoa eta hobeagoa posiblea dela erakusten dugu.
Festibalak irauten duen denboran, 20000 pertsonek jaiaz gozatzen dute ingurumena errespetatuz; muntaketa denboran lehenik, eta hiru egunetan ondoren; festibalak bere hondakinak bereizten dituelako (Xiberoko Herrielkargoaren laguntzarekin). Baina bereizketa egitea ez da aski. Gutxiago ekoiztea hobe da. Ideia horren ildotik, 2007-ko festibalak, plastiko gogorreko edalontziak bakarrik erabiliko ditu hiru egunez. Ez ditugu horrela lurrean ikusten diren plastikozko edalontzi metak ikusiko. Ura ere gutxiago erabiliko dugu, komun idorrak baliatuz eta ez ohikoak diren komun kimikoak.
Gero eta gazte gehiagok eskualdearen geroarekiko interesa erakutsi du. Gure geroan inplikatzeko, konferentzia bat antolatu dugu eztabaida sortzeko asmoarekin. Horrez gain, Euskal Herrian eta beste lekuetan dauden hainbat gatazka eta borroken informazioa emango da EHZ-ko herrixkan.
Baina zer litzateke Euskal Herria euskararik gabe! Gure ama hizkuntza defenditzen eta sustengatzen dugu EHZ-an.
Bestelako janari bat proposatzen dugu ere. Tokiko produktuak jaten eta edaten ditugu jaialdian, bio eta bidezko merkataritzaren bidez.
Gazteak hurbiletik eta erregularki hunkitzen dituzten kontsumoetaz ere arduratzen gara; prebentzio lan bat eramaten dugu alkohola eta drogari buruz. Alkotestak banatuko eta informazio guneak jarriko dira jendearen galderei erantzuteko.
EHZ-a gazteek antolatzen duten jaialdi bat da, beste gazte batzuek dituzten beharrei, zalantzei eta kezkei erantzuna emateko. EHrZ lehiaketa adibide on bat da. Badu orain bi urte gazte talde batek antolatzen duela, Aipatutako lehiaketak tokiko musika taldeei eszenatoki desberdinetan jarduteko aukera eskaintzen die.
Egitaraua
Gune desberdinak antolatzen dira jaialdi eremuan:
Eskenatoki handia: musika mota desberdinak nahasten dira gune honetan.. Hiru egunez, musika munduan famatuenak direnak eta hasten daudenak oholtza konpartituko dute..
Bigarren eszenatokia: kontzertu intimistagoak izango dira, ikusgarriak eta konferentziak. Kataluniako BLOCQUILOMBO taldea pasatuko da festibala zeharkatuz, ahantzi gabe trikitilariak, gaiteroak, bertsolariak…
Herrixka: 40 elkartek osatzen dute gune hau; heien lanaren eta jardueraren informaziorekin.
Haurren txokoa: Haurren txoko bat antolatuko da ere. Elkarte desberdinek animazio desberdinak proposatuko dituzte gaztetxoenentzat.
EHZ hiru egunetako jaialdia da, aurten ekainaren 29a, 30a eta uztailaren 1ean egingo dena Xiberuako Idauze Mendin (Mendikota eta Ozaze artean).
Laguntzaile nola izan
Sei urte daramagu egitasmo honetan laguntzaile bezala parte hartzen eta iaz 60tik gora laguntzaile bildu ginen.
17 urtetik gorakoa bazara, laguntzeko gogoa badaukazu eta jai giroan lagun berriak egin nahi badituzu, ezin duzu aukera hau galdu.
- Laguntzaileok aisialdia eta festibalaz gozatzea, laguntza ematearekin tartekatzen dugu: asteburuko egonaldian, lau lan txanda egingo ditugu, parkinga antolatu, txosnan zerbitzari lanak egin, otorduetarako mahaiak jarri, zaborrak bildu,... Baina giro onean!
- Lanean ez gaudenean, festibalaz gozatu dezakegu: kontzertuak, hitzaldiak, ikastaroak, dantza, musika,...
BALDINTZAK:
- Ekainaren 15ean 17 urte beteta izatea
- 18 urte baino gutxiago baduzu, gurasoen baimen agiria aurkeztu beharko duzu.
Gogoratu ekainaren 15a dela izen emateko azken eguna
Zalantzak argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan beheko telefono edo helbidean:
Hitzaro Euskara Elkartea
Zumalakarregi etorbidea, 1
943162366 // hitzaro@euskalnet.net
Topagunea
Euskara Elkarteen Federazioa
946215116
edo 618615288
gazteak2@topagunea.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: