ZingiZango aurkeztu dugu
Beno martxan gaude ofizialki ere jada.
ostiralean aurkeztu genuen gure elkarte eta batez ere sarean dagoen gure "behin behineko Bloga"
Jose Luis, Alberto eta Aitor izan ziren aurkezpenaren arduradunak
Albertok ZingiZangoren aurreko euskera taldeen laburpen txiki bat egin zigun.
Aitorrek "txikik" berriz blog berriaren zehaztasun batzu eta adierazi zituen
Bai haseran eta bai amaieran tikitilari gazteek bere doinuak jarri zituzten.
Iruzkinak
zale bat 2007-06-10 21:01 #1
<p>bai baina iruditzen zait pertsona ugari gerturatu zela ezta? ni heldu nintzenerako lunts-en arrastorik ez bait zegoen.</p>
<p>beno ba ondo segi</p>
Zangozalea 2007-06-11 17:03 #2
<p>Lehenik eta behin, nire eskerrik beroena ZingiZango amestu, sortu, erditu, hazten eta maitatzen laguntzen ari zareten orori. Eskerrak, muxutruk, legazpiarron lokartutako euskal kontzientzia suspertzeko ahaleginean zabiltzaten guztiei, zuen eskuzabaltasunagatik . Eskerrak, soldatapeko askok bete beharko luketen hutsunea betetzen duzuelako. Eskerrak, ostiraleko aurkezpen xume bezain hunkigarri hartan hutsik zeuden aulkien mezu esanguratsuaren bidez bakoitza bere tokian kokatzen laguntzeagatik. Eskerrak euskeraren indartzearen aitzakipean Legazpiko berriak (eta zaharrak) MUNDU GUZTIAN zehar zabaltzean, OLARI SARIA emateko garaian, epai mahiari hainbeste erreztasun emateagatik. Eskerrak legazpiko euskalzale guztiak bildu, elkar ezagutu eta oihartzuna izateko aukera izateagatik. Eskerrak, azken finean, zareten bezala izateagatik. </p>
<p>Zorionekoak gu, Zingi Zango zale guztiok. Gurea da garaipena.</p>
Utzi iruzkina: