Legazpik Moncada hartu zuen aurten ere

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-08-05 18:59

Hemezortzigarren urtez jarraian Beti 26 taldekoek Kubako Santiagoko Moncada kuartelaren aurkako erasoa ospatu zuten. Erasoa 1953an izan zen Fidel Castro buru zela. Ez zuten garaipena lortu baina geroago etorriko zen iraultzaren hazia izan zen.

Beti 26 taldekoek urtero ospatzen dute egun hau. Aurten uztailaren 26an argazki erakusketa egin zuen Josu Altzelaik eta 28an trikitixa eta gitarraz lagunduta Brinkolan bazkaldu eta herria girotzen jardun zuten. Egun guztian aritu ziren. Arratsaldean San Inazioko jaietara joan eta Josu Mujikaren omenaldian parte hartu zuten.

Hona zenbait argazki:


Kale zaharreko pankarta nagusiaren azpian


Bigarren pankartaren azpian


Brinkolako Armuñon bazkaldu eta gero


Utzi iruzkina: