Haurren artean euskara bultzatzeko uda ikastaroak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-08-01 18:13


Aurten ere, aisialdian euskara bultzatzeko helburua izan dute haurrentzako uda ikastaroek. Uztailaren 2tik 25era 223 haurrekin aritu dira 21 begirale. Goizero-goizero ekintzak egin dituzte lau orduz.
Udaletxeko euskara zerbitzutik hainbat argazki bidali dizkigute eta bertan jarriko ditugu ikusgai:


Mingainak euskaraz berotu aurretik eskuak berotu behar dira.


Umeen arreta lortzea zaila dela! bai zera!


San Ferminek ere ez zuen eskuan egunkaririk.


Ez da ba zezenik ikusten!


Atsedenak ez du kalterik egiten.


"Lotsatzen garen lehenengo aldia dugu hauxe!"


"Soka honek ez dauka bukaerarik!"


"Ez dakit zer jarri dudan gaizki, burua ala kapela".


"Ni sartuko naiz bertan baina itzalarentzat tokirik izango da?"


"Zuria naiz baina ez faltsua, gero!"


Gona dotoreak, bai horixe!


"Zera... ama, aita... honek badu bere azalpena..."


Honek, berriz, ez du azalpenik. Ikusten duzuen hori baino ez.


Eta Legazpi euskaraz busti zen. Harrezkero, herri euskalduna da.


Utzi iruzkina: