Erromeria 07
Aurten ere, trikiti doinuak Lakiolan
Laugarren urtez, egun paregabea antolatu dute legazpiarrek, eta irabaziak Zingi Zango atariaren alde izango dira
2007ko irailaren 16an, igandea, goizeko 12:00etatik aurrera, ERROMERIA egingo da Legazpi eta Antzuola artean dagoen Ardanbideta zabalean, Lakiolan.Legazpin gisa honetako ekimena antolatzen duten laugarren urtea da, eta garai bateko usadioei txoko bat egiteaz gainera, euskararen zenbait alor bultzatzeko beharrezkoa den dirua lortzea izan ohi da funtsezko helburua.
Aurretik, HITZA egunkariaren, ARTAJORRAN herriko aldizkariaren eta sortze bidean zen euskarazko webgune baten alde egin da ospakizuna. Aurten, berriz, hasieran asmo huts zen webgunea egia bilakatu denez, horren alde izango da eskuratzen den diru guztia: Zingi Zango euskal atariaren alde, alegia.
Horrexegatik, Bertso Olariak bertso eskolako taldekideekin batera, sortu berri den Zingi Zango Euskara Elkarteko kideek ere parte hartu dute aurtengo antolakuntza lanetan. Eta guztiok elkarrekin, egun paregabea antolatu dute hurbiltzen den ororen gustagarri:
EGITARAUA
12:00 Aurkezpena
12:30 Bertsolarien saioa.
Bertsolariak: Bittor Agirre, Iñaki Azarola, Jokin Matxinandiarena, Nerea
Elustondo, Asier Iriondo eta Xegundo Eskudero.
13:00 Herri kirolak (koadrilen
arteko apustu latza): aizkora lanak, harri-jasotzea, trontzan, txingak,
oskol-biltzea, sagar-biltzea, sokatira…
14:30 Herri bazkaria
· Paella erraldoia (Hegialdeko Jai Batzordeko taldeak egina à urtero beraien esku geratzen da zeregin hau) (4 euro)
· Arkume errea (Arizkungo talde adituak prestatua à bigarren urtea dute; iaz jendea oso gustura geratu zelako datoz aurten ere) (7 euro)
Oharra. Txartelak honako toki hauetan daude salgai: Lau Bide
Tabernan, Kukue Tabernan, Karibe Berri Tabernan, Frontoiko Tabernan eta Kultur
Etxean.
16:30 Umeen jolasak (Joseba
Villarealen gidaritzapean à Haurrek ere beren
neurriko “zereginak” izan ditzaten)
17:00 Erromeria (Elustondo
anai-arrebekin à urtero-urtero beraien
bizkar geratzen da zaleen arimak alaitzeko lana)
17:30 Zozketa berezia
· Asteburuko egonaldia Zumaiako ZELAI talasoterapia gunean (2 pertsonarentzako)
· Itsaski bazkaria Getariako ELKANO jatetxean (2 pertsonarentzako)
Oharra. Txartelak honako toki hauetan daude salgai: Lau Bide
Tabernan, Kukue Tabernan, Karibe Berri Tabernan eta Frontoiko Tabernan.
18:30 Erromeriaren amaiera, eta
herrira jaitsiera denok elkarrekin
Ohar
orokorrak
Autobus
zerbitzua ere izango da (Elizondon eta Lau Bideko biribilgunean egingo ditu
geldialdiak):
- Igotzeko: 11:00etatik aurrera, behar adina bira
- Jaisteko: 17:30etik hasita
Euria eginez gero, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan egingo da erromeria; baina antolatzaileak ziur daude oskarbi-oskarbi izango dela zerua.
Honenbestez, euskal herritar guztiek, eta nola ez,
Zingi Zango atari honetan parte hartzen duzuen guztiok dagoeneko jasoa duzue
gonbidapena.
Hilaren 16an denok Lakiolara! Ai, ai, ai, ai, ai,
ai, aaaaaiiiiiiii! (Irrintzia da, e?)
Legazpiko Euskara Elkartea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: