Arantzazura erromes
Giro ederra
aurten Arantzazuko erromesaldian, bai eguraldi aldetik, bai sortu zen lagun
arteko harremanengatik. 80tik gora izan ginen, gutxienez, Udanatik gora oinez
abiatu ginenak, zahar eta gazte. Kataberara igotzea kosta baldin bazen ere,
Amabirjinaren iturriko hamarretakoak ordura arteko nekeak ahaztuerazi zituen.
Arantzazun bertan entzuten zen bukaeran, baita Legazpin bertan
itzulitakoan, ze giro jatorra sortu zen legazpiarron artean, geure arteko
bereizketak ahaztuta, herritar sena denen gainetik gailentzen zelarik.
Eguraldi bikaina izan genuen ibilaldian zehar
Sasoi bikaina erakutsi ziguten zaharrek.
Txalotu beharrean gaude, nola ez, hamarretakoaz arduratzen direnak. A zer poza hartzen duen erromesak horrelako kazuelak ikusita...
Festa badago Legazpiko txistulariak ez dira urruti ibiliko.
Hona hemen, berriz, oinezko erromes guztien (bakarren bat kenduta) familiako argazkia Amabirjinaren iturrian.
Iruzkinak
Joseba 2007-09-13 12:06 #1
benetan egun polita izan zen, eguraldiz nahiz giroz. aukera aparta herri bezala agertzeko, irailak 8 asteburua izan zela aprobetxatuz. Arantzazuko bazkarri herrikoia ere, ideia oso ona.
Utzi iruzkina: