Argazki lehiaketa V
Ni ere lehiaketa honetara ere lotuko naiz, hiru argazkirekin. Ez zaizue zaila izango nondik zehar ibili ginen asmatzea lehenengo argazkiari erreparatuta. Errota horiek, berez, Kinderdijk-en daude.
Hurrengoa, berriz, Noordwijk-eko hondartzan atera genuen. Bertan apustu bitxi baten lekuko izan ginen. Dozenaka gizon-emakumek, taldeka antolatuta eta mozorrotuta, zeinek hondar-pila handiena egin hor ibili ziren palak astinduz. Talde irabazleak 500 euroko saria jaso zuen.
Azkenekoa, Brugge-n ateratakoa da. Hiri polita benetan. Niri txoko honek erakarri ninduen:
JLU
Iruzkinak
Utzi iruzkina: