Patrizio Etxeberriako langileak aitzindari, euskararen normalizazioan
Azken urteotan euskara planak martxan jartzen ari dira zenbait enpresa. Horien artean Legazpiko GKN eta Bellota. Gaur egun EMUN eta Elhuyar bezalako enpresek aholkularitzak eskaintzen dituzte lantegietan euskararen erabilera normalizatzeko. Hala ere, aurreragoko lanak ere izan ziren. UZEI aspaldi ari da arlo ugaritako terminologia biltzen eta, tartean, tailer eta lantegietan egunero erabiltzen dena. Urte batzuk badira lan horretan dabiltzala eta Patrizio Etxeberriatik ere laguntza jaso omen zuten, ARGIA aldizkarian 1981ean UZEIko arduradunei egindako elkarrizketa zati honetan ikus daitekeenez:
ARGIA: Hala ere UZElk ez du bere lana
irakaskuntzara bakarrik mugatzen, dossierrean irakurri dugunez...
...Orduan, beste kapitulu bat oso inportantea guretzat
irakaskuntzari begira dagoenaz aparte mundu profesional osorako plangintza
izango litzateke.
Nola eraman aurrera lan hori? Hemen (grafiko bat erakusten digu) adierazten
dugu zein jakintza alor ikutu ditugun. Orduan, jakintza alor hauetatik
berehalaxe deribazio aplikatuak egon litezke gizarteko zenbait sektoretara.
Fabriketara eman dezagun: hori gure hiztegietatik bertatik eta horren exenplu
argia hau da: Patricio Echeverriari esan genion teknologiari buruzko hiztegi
bat genuela asmotan, eta bereziki metalurgiari zegokionez, ea fabrika horretan
erabiltzen zen lexikoa bildu zezakeen. Berak bere esku hartu zuen. Orduan 10
hilabetez ibili da hango langile talde bat materiale hori biltzen. Iadanik hori
dena bilduta dago itzulpenerako prest. Hau dudarik gabe beste sektore
guztietarako eredu bat da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: