Joan den asteazkeneko Udalaren Osoko Bilkuran hartutako erabakiak

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-09-29 12:04
2




Joan den asteazkenean, hilaren 26an, Legazpiko Udalaren Osoko Bilkura egin zen eta honakoak erabaki ziren:
1) Udaletxe azpiko aparkaleku publikoan arratsaldeetako tasa jaistea. 17:00etatik 22:00ak arte 5 zentimo balioko du. EAE, Ezker Batua eta PSEren aldeko botoak eta EAJ eta EAren abstentzioa izan zituen.
2) Udal eraikinen garbiketa EULEN enpresari esleitzea. Aho batez erabaki zen.
3) Alkatearen soldata 55.859,30etik 46.503,38 euroko soldata gordinera jaistea. EAE eta Ezker Batuaren aldeko botoak izan zituen eta gainerakoen abstentzioa.
4) Bikuñako Txikiko musika lokala erabiltzeko baimena ZERTAN kolektiboari ematea. Ezker Batuaren abstentzioa eta gainerakoen aldeko botoa izan zuen.

odolurdinekodordoka

odolurdinekodordoka 2007-10-01 16:16 #1

Aurrekoan DVkon zinegotzi baten gutuna irakurri nuen, hemendik eskatzen diot alkate berriari, mesedez, ez erantzun, aspertuta bait gaude baliorik gabeko gutunetaz. Eraman ezazu udaletxea legazpiar biztalengoa errespetatuz, ez pasarazi aurreko urteetan pasa dugun LOTSA.Oraingoan ez da izan, baina orain arteko izaera irekia eta parteartzaile erakusten badezu(te), 4 urte barru nere botua zuena izango da. Badakit denbora gutxi eta erabaki handirik ez direla hartu baina, nik orain ez dut aurreko urtetako prepotentzia ikusten, eta hori izugarri gustazen zait.

Asier

Asier 2007-10-01 20:34 #2

odolurdinekodordoka jauna,<br />Iruditzen zait zure bozka garestiegi jarri duzula. Ez dakit ba. Aurrekoan eman ez badiozu, nola ziurta dezakegu hurrengoan emango diozula? Zenbat gutun ez ditu argitaratu behar ezker abertzaleak zure bozka lortzeko?<br />


Utzi iruzkina: