Euskal Wikipedia bultzatzeko lehiaketa

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-10-23 22:16




Hona hemen Legazpiko ikastetxeetarako eta ikasleentzat albiste interesgarria:

EHUk eta Eusko Jaurlaritzak antolatuta, azaroaren 5etik 10era Zientzia Astea  egingo da eta honen barruan Wikipedia Euskaraz Blai lehiaketa antolatu dute. Lehiaketaren helburua, zientzia eta teknologiako eremuan Wikipediari euskaraz egingo zaizkion ekarpenak saritzea da. Edozein ikastetxek edo pertsonak parte har dezake. Izena emateko epea zabalik dago eta lehiaketan parte hartzeko urriaren 31 baino lehen egin behar dira ekarpenak Wikipedian. Hona hemen sariak:

10 ordenagailu eramangarri

  • 2 DBHko ikaslentzat
  • 2 batxilergo edo lanbide heziketa ikasleentzat
  • 2 DBHko irakasleentzat
  • 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat
  • 1 unibertsitateko ikasleentzat
  • 1 publiko orokorrentzat
8 kanoi digital ikastetxeetarako (lehenengo 4 kategorietan bakarrik)
  • 2 DBHko ikaslentzat
  • 2 batxilergo edo lanbide heziketako ikasleentzat
  • 2 DBHko irakasleentzat
  • 2 batxilergo edo lanbide heziketa irakasleentzat
Parte hartu nahi baduzue, hemen arauak.


Utzi iruzkina: