Joseba Barandiaran: euskarazko prentsaren ekonomia-aditua
Euskarazko prentsa irakurri/entzuten dugunok sarritan egiten dugu topo Joseba Barandiaranen izenarekin, batez ere, ekonomiari buruzko iritzietan. Berrian, Argian, ETB1en, Euskadi Irratian... kolaboratu izan du. Hona hemen 2006ko apirileko Artajorranen egindako elkarrizketan esandako zenbait gauza:
Hedabideetan
ere dezente jardun duzu. Nondik sartu zinen mundu horretan?
Lehen
pausoak Ene Bada! herri astekarian eman nituen. Ondoren, botere horretarako
atea Jaime Otamendik zabaldu zidan, Euskadi Irratian, Madrilen ikasten ari
nintzela. Gerokoak, haren ondotik etorri dira.
Prentsa
idatzian eta irratian aritu zara batez ere. Non erosoago?
Idatziak,
paperak, denbora uzten du, gauzak lantzeko aukera. Nolabait, bertso jarriak
dira. Irratiak, aldiz, bertso plazarekin du antza, puntua jarritako
ariketarekin. Bertsolari kaskarroi, bat-batekoan jarduteagatik soilik barka
dakiguke gure mailaren apala. Hortaz, irratia nahiago, nahiz gogoko biak izan.
Ekonomiari
buruzko tertuliatan aritzetik gai orokorrei buruzkoetan aritzera pasa zara.
Erraz onartu zenuen proposamena?
Ez.
Eta damututa ez nagoen arren, ur handiak dira. Handiegiak akaso. Kurtso
honetarako hitz eman nuen, baina gero utzi egingo dudala uste dut. Futbolean
bezala, errotazioak onak dira horrelakoetan.
Zer iritzi
duzu tertulianoaren irudiaz?
Tertulianoez
dagoen irudi txarra, Espainiako zenbait irrati-tertuliaren ondorio dela uste
dut. Asisko Urmenetak ongi esan zuen bezala, “orokerrak” dira. Euskal
irratietako tertulianoak ez ditut hain gaiztoak ikusten. Norbere miopia izan
liteke, noski.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: