ANV-EAEk gobernu programa aurkeztu zuen
Asteazkenean Kultur Etxean prentsaurrekoa eman zuten EAE-ANVko kideek gobernu programa aurkezteko. Besteren artean euskararen arloan honako asmoa azaldu zuten: erabilera bultzatzea eta alor guztietan txertatzea. Bai udaletxe barrua, bai kanpoa
euskalduntzea. Euskararen udal ordenantza betearaziko dela zehaztu
zuten. Euskal hedabideak diruz laguntzea eta euskara biziberritzeko
plana bultzatzea ere aipatu zuten. Prentsaurrekoari buruzko datu gehiago Goierriko Hitzan aurkituko dituzue.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: