Domingo Agirre: 25. urteurreneko festa
Ekainaren 16ean Domingo Agirren eraikuntza berriaren 25. urteurrena ospatzeko
festa bat burutu zen, bazkaria, omenaldia eta musikarekin.
Bazkarian 320 pertsona egon ziren eta urte hauetan eskolarekin lotura izan duten asko elkartu ziren: lehengo eta oraingo familia, irakasle, ikasle, e.a
Ekitaldia aprobetxatu zen eskolako bizitzan garrantzitsuak izan diren 3 emakumeei omenaldia egiteko: Josefa Vergara irakasle ohiari, Mª Carmen gurasoa ohiari eta Milagros sukaldaria ohiari.
Festa giroan jarraitzeko, bazkal ostean legazpiar musika taldeak saioa eskaini zuten: Kuluxka eta gazteek osatutako Lortu.
Giroa apartekoa izan zen eta Egialdeko festekin jarraipena izan zuen.
Irakasle ohiak: Eduardo Gabiria, Mª Jose San Vicente , Josefa Vergara , Mª Jose Berastegi , Xabier Montiel, Bittor Andueza, Milagros,Raquel, Juan Mari AztiriaJuan Jose Agirrezabala, Bittor Andueza, Miren Iriarte (konserjearen alaba), Rakel, Xabier Montiel , Manolo Bizkai eta Eduardo Gabiria
Orain eta lehengo zuzendariak: Bakartxo Martinikorena eta Juan Mari Aztiria. Denbora izan da testigu: orduan ikasle eta irakaslea ziren, orain ikaslea zena zuzendari eta zuzendari zena ikuskari nagusia.
Koldo Amouriza eta Jose Ramon Kintana
Bittor Andueza eta Eduardo Gabiria
Sonia Araguzok lora sorta eman zion bere irakasle Josefa Vergarari, maistra bokazionala bera bakarrik bezalakoa.
Mª Carmen eta Juan Luis, orain eta lehengo Guraso Elkarteko lehendakariak
Milagros eta Mª Jesus Ugalde
Noel, Xabier, Iñaki eta Iñigo. Gazteen musika taldea. Iragana bakarrik ez, etorkizuna ere ikusi zen.
Eva Aztiria
Iruzkinak
Utzi iruzkina: