Oilar jokoa, ekainaren 14an
Ostegunean, ekainak 14, oilar-jokoa izango da Legazpiko Plazan
aspaldiko ohiturari jarraituz. Herri gehinetan galdu bada ere, Legazpin
tinko eusten zaio tradizioari.
Kultur-web orritik lapurtutako argazkia. Barkatuko al digute atrebentzia. Hau da web horretarako lotunea: klikatu hemen.
Lehen bezala, orain ere, Gorpuxti zortzigarrenean edo oktaban egiten da. Horregatik, egun honi Otabario eguna esaten zaio.
Otabario egun honetan Armen Alardea ere egiten zen Foruak galdu aurreko hamarkadetan, XIX. mendean.
Lapurtzen hasita, bat ez, bi, gainera.
Iruzkinak
oilar jokoa 2007-06-13 09:42 #1
<p> </p>
<p> Badaukat nik Ixidraneko aitona zenari Axun Armendarizek egindako elkarrizketa bat, non Otabario eguneko kontuak hizpide dituen. Transkribatzeko astia hartzen dudanean bialduko dizuet.</p>
<p> Aitor</p>
Utzi iruzkina: