SOTERO PLAZAOLA LEGAZPIKO ALKATE

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-16 12:40
9

Gaurko Udalbatzaren osaketan zerrenda bozkatuenak lortu du alkatetza. Ane Urkiolari EAJko hiru zinegotziek eta EAko hiruek eman diote bozka, Sotero Plazaolari EAE-ANVko hiru zinegotziek, Oscar Murillori alderdi sozialistako biek eta Iñaki Sanchezi EB-Aralarreko biek. Gehiengo osorik egon ez denez zerrenda bozkatuenak lortu du alkatetza. Beraz, Sotero Plazola dugu Legazpiko hurrengo alkatea.

Ez jakin bat

Ez jakin bat 2007-06-16 12:58 #1

Jartzen duenaren arabera botazioa horrela joan da:

Ane Urkiolak 6 boto
Sotero Plazaola 3 boto
Oscar Murillo 2 boto
Iñaki Sanchez 2 boto

Kasu honetan ez al litzateke Ane alkate, boto gehien jaso dituelako?

Bide batez, ZORIONAK Sotero!

Asier

Asier 2007-06-16 13:08 #2

Legearen arabera, alkatetza lortzeko gehiengo osoa behar da, hau da, Legazpiren kasuan zazpi zinegotziren botoa. Hori lortzen ez bada hauteskundeetako zerrenda bozkatuenak lortzen du alkatetza

sailkua

sailkua 2007-06-16 23:44 #3

Zorionak legazpiar guztioi, denok irabazi degu eta. Badago zertan aurreratu, eta orain da aukera. Herri aurrerakoi eta berri baten alde gaudelako...eutsi goiari!

tortotika

tortotika 2007-06-18 09:30 #4

ZORIONAK LEGAZPI!!
espero aldaketa honekin, Altuna y Uria, Lasa, Patrizio Etxeberria eta  jendetza guzti honi txoiloa bukatzea.
Orain arte udaletxea elkartetxeko gela bat bezala erabili izanak sortuko adoreak, ez digu mendekuaren akatsean erortzen utzi behar.
GORA LEGAZPI SOZIALISTA!!!

Joseba

Joseba 2007-06-18 09:30 #5

zorionak Soterori, noski! baina ez da makala duen erronka. alkatetza irabaztea bat da, baina 13 zinegotzitik 3 izanda, miraririk ezin da egin. esan nahi baita, botuak oso zatituta daudela alderdien artean eta, itxuraz, bakoitzak bereari baino ez diola erreparatu. hortaz, elkarrizketaren alkatea izatea opa diot Soterori. zinez, guztion artean, emaitza aberasgarriak lortu daitezkela frogatzeko. eutsi goiari !

Bi txito

Bi txito 2007-06-20 13:01 #6

Sobra ere Udaletxean oraindik ere ez dira ohartu joan den zapatuan, azken hauteskundetako emaitzen harira hartutako erabakien arabera Legazpik Alkate eta Udalbatza berria dituela. Udaleko Web gune ofizialera sartu ezkero orindik ere Alkate ohiaren eta aurreko Udalbatzaren osaketa eta agurrak azaltzen dira. Nahiz eta balio testimonial bat izan errespetu falta bat iruditzen zait bai Alkate berriarentzat eta baita osatu berri den Udalbatzarentzat. Bakoitzari berea.

kaiku

kaiku 2007-06-20 16:30 #7

Burutik pasa zaidan galdera (berezko ezkortasunak bultzatuta agian), alkate (eta bere talde) berriari ia zerbait egiten utziko ote dioten izan da... bekoki ilun samarrak ikusi ziren zapatuan udaletxean....

Ia "elkarlana" hitza lanean jartzen duten den-denek.

Lanera ba!!

jota

jota 2007-06-29 09:39 #8

Bazen ordua, aldatzeko ordua, kokoteraino geunden J. R.rekin eta poza sentitzen dut aro berria irekitzen delako. Ziur nago onerako izango dela.

nineu

nineu 2007-06-29 21:30 #9

Aupa, Badet kezka ea zerbait egin al izango duen Legazpiko alkate berriak. Horrela izan beharko luke, baiño....urteetan oposizioan egindako lanak orain gobernatzeko momentuan "faktura" pasako ote dien susmoa det.

Baiño tira, ona da aldaketa egotea. Ez dezue uste, legealdi tope bat egon beharko lukeela? 4-8 urte?

Ahh, ahaztu aurretik, gogoratu kritikatatik ekintzata pasa behar dala, eh? hau alkate berriari ta bere zinegotziei zuzendua...

Utzi iruzkina: