Brinkolako umorea I

zingizango 1456153980427 ZingiZango | 2007-06-12 15:51


Ez dira konponduak edo denborarekin asmatuak, kontatu didaten bezalaxe kontatzen ditut. Nolanahi ere brinkolatarrek duten ironia edo azpijaneko adarjotze umoretsu hori zerbait azaltzen dutela uste dut.

Jesus Alberro Ugarte
("Brinkola gogoan" liburutik hartua)


Paxifiko Irastorza Etxeberria, Luxiano Balerdi Iarza eta Eleuterio Galfarsoro Urzelai

Lehenago itxura denez baziren Brinkolan eguraldiaz arduratzen ziren gizonak. Haietako bati galdetu diote:

-Bihar zer eguraldi egin behar dik?
-Bihar, ba... Hego haizeak jo daikek, iparrak ere bai, ona egin daikek, txarra ere bai, bihar esango diat.


Brinkolatar bat, hanka elbarrituta, lana utzi samar, etxe ingurutik zebilen, hala ere egun hartan poliki-poliki taberna aldera zihoala:

-Zer, sendatu al zaik hanka hori?
-Sendatu esaten dek? Para ir a trabajar estoy cojo, voy a la taberna poco a poco.


Brinkolatar batzuk enbor bat bide gainera atera ezinik, “joooo!, ieup!, joooooo!, ieup!”, enborra geldi. Halako batean hala dio batek:

-Nola aterako diagu ba guk enborra oilo hanka baino beso meheagoak dauzkiagu eta!


Kalean ordu asko pasatzen zituen brinkolatarrari galdetzen diote:

-Zer, gaur ere kalean?
-Bai, ahal den gehiena etxeko gastua murriztu egin behar dik!


Langile-taldea lanean eta seme-alaba askoren aita zen brinkolatarra kapataz:

-Aizu! Pikatxoi honekin ez dago lan egiterik! Kirtena oso motza dauka! – langile batek.
-Kirtena motza daukala! Hori baino motzagoarekin makina bat egindakoak gaituk eta segi zak isilik lanean!


Utzi iruzkina: