oilar jokua 2007
euriaren mehatsupean hasi da aurten, baina ala ere jendea ez da kikildu
danborrak ere busti ditu botatako lau tantanek baina aurrera egin du saioak
oraindik errealzaleak ere badaude ta nola ez Legazpin ere...
ta giroarengatik, haizea ere ibili ibili da eta... 13 haur pasa dira zapi azpitik eta ezpata sorbaldan jartzetik baina ez ezinezkoa izan da oilar ingurura gerturatzea ere. Irudietan dagoena 14. haurra zerrendako azkena...
txistuengandik gertu gertu lasai dirudi ezpata esku batean ta poltsikoan bestea...
baina oraingo honetan sokaruntz doa zuzenean...
dagoeneko sokaren gainean dago... oilarra salbu dago...
baina Agirrek "udaltzainen buruak" ez du oso garbi...
azkenean jendetzak hartu du plaza ta irudiak hartzea zaila izan da, ezinezkoa niretzat, baina ikusten zaion aurpegi alaiagatik nabari da. Lortu du.
Ah hori bai eskua poltsikotik atera gabe. Ez al du bertan GPS edo antzeko sistemaren bat eramango?
bai hor da oilarra eskuetan dula. Eta orain bai eskua azkenean atera du poltsikoatik.
Ah ahaztu aurretik, azkenean eguzki azpian bukatu da arratsa.
Zorionak TXAPELDUN.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: