Kategoria: piperminak
Mahai inguruetan sortzen diren tertuliak atseginak eta interesgarriak izaten dira gehienetan. EITBk "Pasalo" saila igortzen du egunero bazkaldu ostean. Gaiak gaurkotasunez horniturikoak dira eta bertan parte hartzen duten kolaboratzaileen artean arlo desberdinetako pertsonaiak daude. Batzuekin ados, beste batzuekin erabat desados, baina hortarako dago errespetua, honelako sailak emititzen jarraitzea ahalbidetzen duen oinarrizko eskubidea. Hala ere, programa honetan badago beste mundu irreal eta atzerakoi bateko pertsona bat, Paloma du izena. Beste egunean, ezkontza homosexualen inguruan et...
Gabonak bazkari eta afari ederren sinonimo dira, baina hala ere komeni ez zaizkigun hainbat elikagari irensten ditugu ere. Janari koipetsuek ez digute bat ere onik egiten eta sarritan arazoak sortzen dizkigute, beraz ahoa zaintzea baino ez dago. Osasunean adituek argitu dutenez gabonak amaitutakoan pertsona bakoitza bataz bestez 2 eta 4 kilo bitartean gizentzen da eta hauek galtzeko 6 hilabete luzez kirola praktikatzea edo dieta bat jarraitzea gomendatzen da. 6 hilabete ahoa zaintzen, 6 hilabete gorputzan barneraturiko soberakinak aldentzen. Hala ere, prozesu luzea eta gogorra da eta...
Gaur goizean altxatu eta hara zer agertzen den egunkariaren azalean, "homosexualitatea batzuetan bizio bat da, pederastia modukoa", "Pederastiaz hitz egiten, sarritan umeek probokatu egiten dute" Aho zabalik geratu naiz. Hitz gozo hauek Tenerifeko gotzainak isuri ditu, bai bere eserleku ederretik gizartea den itsaso zabalera isuri ditu. Bernardo Alvarez du izena tipo edo izaki honek, eta nahiz eta eskubideen eta askatasunaren mendean egon, irainez beteriko berbak gustora plazaratzen ditu. Arraroa da, eskubideen mendean egonik, erregeen kontra aldarrikatzen diren oihuak isunez j...
Urtero legez badira gabonak gure artean. Aurten ere kolorezko bola xarmangarriak hemen daude, olentzeroren kapela ere sarreran da eta jaiotzak etxeko atari askotan daude. Gabonak heldu dira bai, irri gehiago kalean baina diru gutxiago patrikan. Horrela da garai hauek heldu orduko nolabaiteko kontsumismo nahiak inbaditzen gaitu eta sare boteretsu honetan galtzen gara. Langostinoak 44 eurotan eta gustora erosten ditugu gabonak baitira, okel zati puska bat 50 eurotan eta atsegin handiz gainezka egiten duen supermerkatuko karritoan sartzen dugu. Halaxe da gabonak heldu orduko konts...
Bai, gaur egun ekologiaren gaia pil-pilean dago. Berdea izaten jarraitzearen nahia edozein lekutan nabari daiteke, horrez gain, nazioarteko eztabaidek ekologia jorratzen dute bizigaitzat hartuz. Baina hala ere, hainbeste kanpaina eta prebentzio artean faltan botatzen dugu zerbait. Nola eta zeren bidez heltzen da jendartera mezu efektiboago bat? Argi dago, erantzuna telebistaren bidez da, eta zintzoak izateko pantaila txikian ezer gutxi erakusten da gaur egun aldaketa klimatikoarekin bizi dugun arazo larriaren inguruko eztabaida bat adibidez. Hipokresia hutsa. Telebista kateek hainbeste pub...
Badatoz, badatoz. Kontuz eduki, itzali telebistak, jadanik hurbil daude eta, sentitzen ditugu, beraien zarata lazgarriek laztantzen gaituzte, berandu da. Hemen daude, gure artean. Urtero legez barrena sartu zaizkigu. Pinu artean ezkutaturik, urrezturiko kanpailen atzetik, atarian daude atea noiz ireki itxaroten. Bai beraiek dira, gabonetako film martxosoak. Urtero gai berdinak jorratzen dituztenak, entretenigarriak, maitakorrak. Gabonak heldu baino hilabete lehenago, haizeratuak izaten hasten dira bizi dugun giro paregabea ederreztuz. Dena polita, dena ederra, Santa claus maitakorra b...
Programa arrosak gutxi atsegin ditugula sarri entzuten dut, hala ere nahiko gustatzen zaigu txoko hauetan kuxkuxeatzen ibiltzea. Astelehenean bertatik paseatzen nengoela emakume ilehoridun eder batekin egin nuen topo, begiak arrautzak bezala zituen eta ezpainek Burgoseko odoloste biren antza zuten. Bai, bere masterrek maitemindu ninduten, hitz egiteko erak zoratu ere eta bere esaldiek txundituta utzi ninduten. Baina ametsak amets. Belen Estebanen aurrean nintzen, hiztegiari ostikadak ematea atsegin duen emakumearen aurrean, jakina berak kaleko emakumeak bezala hitz egiten du. Hala er...
Bai, hemen dugu berriro ere "prime-time"eko izar hau, "El Hormiguero" saioaren aurkezleak berriro ere eta ahalegin gogorren ondoren, zinez pipermin bat eskaintzea erregutu digu. Azkenaldian fin dabilen tipo honek, haurren txokoa du saioan, eta bertara umeen guraso askok haurrek esandako gauza barregarriak bidaltzen dituzte, benetan oso barregarriak dira, gehiegi agian?. Atzo, 6 urteko ume batek zera esan zuela adierazi zuten, umeak belaunean zauria egiterakoan eta medikuak josterakoan hauxe aitortu zuen umeak "Verguenza te tendrĂa que dar, que me lo cosa mi madre que ella si que sabe", zeh...
Afaldu ostean telebistako saioez gozatzea atsegin dut. Tripa bete-beterik dudala mandoa hartu eta mundu irrealean murgiltzen naiz, bai irrealegia akaso? Katez aldatzen Pablo Motosen saio berriarekin egin nuen topo, "El Hormiguero" deritzona, (Cuatro katean eskaintzen dute). Ordu erdi izan nintzen saioaren nondik-norakoak ulertzen saiatzen, baina ezer ez. Ez dakit argumenturik izango duen baina gai askotako kontuak nahasten dituzte, horien artean, kanpaina solidario bat hasi dute, edo hori diote beraiek, egitarauak estatuko edozein lurraldetan zuhaitz bat landatzea du oinarritzat, horrela o...
Egunetik egunera entzuten ditugu kirolari ezberdinen gaineko berriak eta denek dute zerbait amankomunean, denek dute sustantzia bereziren bat estaltzeko beharra. Bai, halaxe da, atzean gelditu dira kirola bere purutasunean praktikatzen zuten kirolari jatorrak, atzean gelditu dira, odolak oxigenoa bakarrik zeraman garaiak. Orain kirolari askoren odolak beste kolore eta zigor anitz jaso ditu pilula edo "medikamentu" bereziek eragindako efektuengatik.Orain dela pare bat aste, abiaduraren erregina erretiratu egin zen, bai Marion Jonesek sustantzia berezien menpean ibili ondoren eta akusatua iza...
Orain astebete gure telebistako pantailak eraso arraziztez bete ziren. Bartzelonako tren geltokian suertatutako ekintza ez zen kasualitate izan, gizarte ustel honek dakarren arazo larri bat baita. Gaur egun bizi dugun gizartea sustraietatik pozoindutako erakunde bat da, kosmopolita izateari ateak gogor zerratzen dizkiona. Treneko ekintza burutu zuen astakirtenak kartzelan egon beharko luke, baina ez, gure gizarteak dena parkatzen daki eta errieta egin barik, bere lagunekin "pote" batzuk hartzeko eskubidea helarazi ere ez dio egiten. Hala ere, komunikabideak ekintza bortitz honen irudiak ja...
Gaur, intelektual patologikoei buruz hitz egingo dugu. Zergatik? Nazkatuta nagoelako euren harropuzkeriaz. Beti uste txar horrekin, kulturak bakarrik bideratzen gaituela garaipenera. Askotan gertatzen da herri xeheak ez dituztela ulertzen eta ez ulergarritasun horrek gainetik begiratzea ahalbidetzen dizkiete. Jainkotasun izate bat jaiotzen delarik euren barnean. Seguraski, eurek amesten dute gizarte baten non Nerudaren olerkiak aldizkari arrosak ordezkatzen dituzten eta " la 2" kateak audientzia maila altuenak gainditzen dituen.... Baina ez jakintsu maiteok, oraindik mundua inkultuen...
Bai, guztiok dakigu nor den, atsegin ala ez noizbait entzun ditugu bere abesti "fashion"ak. Horrez gain, bideoklip erotiko-arriskutsuez gozatzea eta Pepsiaren botere miresgarriak errepidean frogatzea du atsegin Pop-aren printzesak. Britney Spearsek, bi ume erditu ondoren bere senarraz banantzea erabaki du, bai halaxe da, "printzesa" xelebre honek bide berriak hasteari ekin dio, dibortzioa eskatu eta autoan "ihes" egin du orain arte bizitakoa ahantziz, nolakoa izango dira hartuko dituen bideak?gurutzatuak?bihurgunez beterikoak?ala substantzia ezezagunez apaindurikoak? Baina ez ho...
Entzundako azken bitxikeriari ekingo diogu gaurkoan. Mutil gazte batek 21 puntu galdu ditu kotxea mozkorrik, drogatuta eta 175 km/h- ko abiaduraz gidatzeagatik. Gu gazteak gara eta gai honen inguruan kontzientzia hartzearen beharra azpimarratu nahi dugu. Mota honetako mutikoek gazteen irudia eta heldutasuna ipurdi behera jartzen dute. Baina, zer lortzen du mota honetako gazte batek kotxea egoera horretan hartzean? Arinago heltzea etxera? Jaiaz gehiago disfrutatzea? Bueltan lagunen bat edo konkistaren bat ekartzea? Guzti honek merezi ote du, edozein kurbatan...
Kakahuetea HIESA bera baino suntsigarriagoa. Hotzetik babesten saiatzengara, sexu bidezko gaixotasunengandik, gripetik, gaixotasun birikoengandik... baina eta musuengandik?? Kakahueteari alergia zion haur kanadiar bat hil da ordu bete aurretik kakahuete mantekadun sandwich bat jan zuen bere mutilagunari musu eman ostean. Medikuen hitzetan, heriotza ekidi zitekeen hortz garbiketa sinple batekin. (KONTUZ!!! zenbaitetan, maitasuna, itsua izateaz gain geza izatera ere irits d...
Piperminakeko gaurko atala neska miresgarri honekin hasiko dugu. Zergaitia? Oso erraza, bere kazetari papera goraipatzea. Bere lan ibilbidea, beti zuzendu izan du umorearen alderdi arriskutsura. Askotan txiste errazetara jotzen duen arren, esan behar da bere grazia duela. Esango genuke, proeikzio handia izango duen kazetari batez ari garela. Honen adibidea, azken urtean irabazi dituen sari mordoa " se lo que hicisteis" saioagatik. Saio honetan emakume honek zenbait kolaboratzaialerekin batera gizartean ematen diren gertakizun bitxiei buruz hitz egiten du, gehienetan&nb...
Gure lehenengo pipermina, glamourraren erreginari eskeiniko diogu, egunero telebistako programazioa kulturaz betetzen duen dama hau omenduko dugu gaurkoan. Bai bera da, Ana Rosa Quintana, azkenaldian lanez lepo, nekatuta etab...dagoenez bere esaldiek polemika sortu dute gizartean, horien artean bitxi hauek aurkitu ditzakegu: 1- Berak eramaten duen programan (AR) poligraforik ez zutela onartzerakoan, zera esan zuen: "Beltzak gara edo?" Bai horixe!, berdintasunaren eta tolerantziaren aldeko aldarrikapen hutsa! Hori bai estiloa eta glamourra... http://es.youtube.com/watch?v=ranM_h...
Piperminak atsegin? Munduan gertatzen den gauza bitxi guztien berri jakin nahi duzu?... Ahaztu telebista, irratia eta aldizkariak, hemen duzu jakin beharreko guztia, piperminlarion txokoa. Gure inguruko komunikabideetan gertatzen diren bitxikeriak jorratuko ditugu pipermin apur batekin, hau da, gure ikutu bereziarekin. Beraz, besterik gabe, blog honi hasiera emango diogu, 3.....2.......1.......Ekin pipermintzeari!