Berdea nahiago

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-12-16 14:34

Bai, gaur egun ekologiaren gaia pil-pilean dago. Berdea izaten jarraitzearen nahia edozein lekutan nabari daiteke, horrez gain, nazioarteko eztabaidek ekologia jorratzen dute bizigaitzat hartuz. Baina hala ere, hainbeste kanpaina eta prebentzio artean faltan botatzen dugu zerbait. Nola eta zeren bidez heltzen da jendartera mezu efektiboago bat? Argi dago, erantzuna telebistaren bidez da, eta zintzoak izateko pantaila txikian ezer gutxi erakusten da gaur egun aldaketa klimatikoarekin bizi dugun arazo larriaren inguruko eztabaida bat adibidez. Hipokresia hutsa. Telebista kateek hainbeste publizitate plazaratu beharrean beraien indarrak aldaketa klimatikoaren kontra erabiliko bazituzten seguraski gauza asko aldatuko litzatekeela.

Hala ere, Cuatrok telesail bereziak kaleratzen darrai, aldaketa klimatikoaren inguruan kontzientzia eratzeko ("Ponte verde"...) Gutxi bada ere, goraipatzekoa da kate honek hautaturiko jarrera, planeta berdea izaten jarraitzearen jarrera. Aldiz, imajinatzen duzue Tele 5 edo Antena 3 kateak honelako telesailak eratzen eta mezuak gogorki plazaratzen? Nik ezta ametsetan ere.

 

Gaur, piperminak telebista kateentzat merke-merke!

 

Segi pipermintzen!


Utzi iruzkina: