Mahai inguruetan sortzen diren tertuliak atseginak eta interesgarriak izaten dira gehienetan. EITBk "Pasalo" saila igortzen du egunero bazkaldu ostean. Gaiak gaurkotasunez horniturikoak dira eta bertan parte hartzen duten kolaboratzaileen artean arlo desberdinetako pertsonaiak daude. Batzuekin ados, beste batzuekin erabat desados, baina hortarako dago errespetua, honelako sailak emititzen jarraitzea ahalbidetzen duen oinarrizko eskubidea. Hala ere, programa honetan badago beste mundu irreal eta atzerakoi bateko pertsona bat, Paloma du izena. Beste egunean, ezkontza homosexualen inguruan et...
Telebistako bostgarren kateak atzo, urtarrilak 12, Espainiar nazioko familien arrisku egoerari buruzko mahaingurua antolatu zuen. Bertan, homosexualitatea eta alarguntze espresa izan ziren eztabaida gai. Suposatzen da, aro moderno honetan jada sartuak gaudela eta gizartea modernizazio horren aldeko agertu dela. Emakume bi edo gizonezko biren arteko adopzioak, hezkontza homosexualak, gizarte balorapena... Baina, guztia hain asimilaturik baldin badago, zer dela eta ari dira oraindik honelako eztaibaidekin? Arinago pentsatu behar! Hala eta guztiz ere, laister ospatuko diren hautezk...
Azken lau hilabetean blog honek, niregan albisteek sortu dituzten sentimenduak bildu ditu. Agenda pertsonal moduko bat izan da non nire ideiak, amorruak... batzuetan, barregurak erakustea izan dut helburutzat. Egia esateko ez da lan zaila izan, zorionez batzutan eta zoritxarrez besteetan mundua albisteez betea dagoelako. Atzo gerra, gaur athletic-en garaipena ( espero) eta bihar? Itxaron beharko. Blog honek erreflexiorako bidea zabaldu dit, askotan eztabaidarako hobeagoak izan diren gaiak irakurri ditut baina ikusita partizipazioa ez dela oso nabaria izaten txoko hauetan nahiago izan ...
Gabonak ospatzen ditugun herrialdeetan, sasoi hauetan, opariez eta afariez hitz egiten diardugun bitartean, beti bezala, Estatu Batuarrak beren airera doaz. Zer, eta orain hauteskundeen lehen saiakera egin dutela. Baina haien urteak ez al du 365 egun gureak bezala? Zergatik aukeratu dute hain fetxa seinalatua? Betiko moduan Estatu Batuarrak notizia izan nahi dute eta gure egunkarietako portadak betetzen dituzte. Oraingoan hauteskundeekin datoz eta interesatzen saionari “gula” kentzearren ...
Gabonak etortzeko hainbeste denbora itxaron dugu eta orain, primeran igaro ondoren ,badoaz, errukirik gabe. Jan, lo, jaia egin.... hau izan da aste bi hauen errutina. Hala ere, errege bisperan guztioi sartzen zaizkigu urduritasun berdinak: "Bi egun barru, berriro ere klasera joan behar naiz eta ez dut astia aprobetxatu ezertarako ere ez". Esaldi horren ostean, nire denboraren ekonomizazioa dator, hau da, asteko orduak zelan bananduko ditudan ikasteko, lanak egiteko.... eta beste hainbat ardura betetzeko. Ze bai, lagunok, nire bizia ikasketetan oinarritzen da, gutxi axola zait beste guztia.&...
Gabonak bazkari eta afari ederren sinonimo dira, baina hala ere komeni ez zaizkigun hainbat elikagari irensten ditugu ere. Janari koipetsuek ez digute bat ere onik egiten eta sarritan arazoak sortzen dizkigute, beraz ahoa zaintzea baino ez dago. Osasunean adituek argitu dutenez gabonak amaitutakoan pertsona bakoitza bataz bestez 2 eta 4 kilo bitartean gizentzen da eta hauek galtzeko 6 hilabete luzez kirola praktikatzea edo dieta bat jarraitzea gomendatzen da. 6 hilabete ahoa zaintzen, 6 hilabete gorputzan barneraturiko soberakinak aldentzen. Hala ere, prozesu luzea eta gogorra da eta...
2007. urtea agurtzen duten gabon zahar hauetan marka berria haustekotan gaudela ziurtatzen dute mugikorraren inguruko kontsumoko frogek. Izan ere, datozen 24 orduetan pertsona bakoitzeko 30 mezu bidaliko ditugula aurreikusten du ikerketa honek nahiz eta nik neuk behintzat, beste hainbesteren moduan, ez dudan 30 mezu bidaltzeko asmorik. Mezu kopururik handiena nerabeek bidaliko dituztenaren ustea du ikasketa honek, gabon sasoian gure mugikorretara propaganda moduan heltzen diren argazki eta mezu dibertigarrien...
Sarkozy eta Carla Bruniren artekoak harritu egin nauela adierazteko beharra dut. Benetan, orain arte , estatuetako presidenteek bere bizitza pribatua, nolabait horrela mantendu nahi izan dute , hau da, pribatu. Ordea, gizon honek, hilabete batean, bere emakumeari agur esan dio eta beste neska batekin irtetzen hasi da. Gainera, Bruni oso oso ezaguna da, abeslaria izateaz gain, top modela ere izan delako. Bitxia da, horren ederra den andra batek mitxelina kentzeko photoshop-a erabili behar duen gizon batetaz maitemintzea. Hala ere, nork daki maitasunaren bidean zer aurkituko d...
Gaur goizean altxatu eta hara zer agertzen den egunkariaren azalean, "homosexualitatea batzuetan bizio bat da, pederastia modukoa", "Pederastiaz hitz egiten, sarritan umeek probokatu egiten dute" Aho zabalik geratu naiz. Hitz gozo hauek Tenerifeko gotzainak isuri ditu, bai bere eserleku ederretik gizartea den itsaso zabalera isuri ditu. Bernardo Alvarez du izena tipo edo izaki honek, eta nahiz eta eskubideen eta askatasunaren mendean egon, irainez beteriko berbak gustora plazaratzen ditu. Arraroa da, eskubideen mendean egonik, erregeen kontra aldarrikatzen diren oihuak isunez j...
Urtero legez badira gabonak gure artean. Aurten ere kolorezko bola xarmangarriak hemen daude, olentzeroren kapela ere sarreran da eta jaiotzak etxeko atari askotan daude. Gabonak heldu dira bai, irri gehiago kalean baina diru gutxiago patrikan. Horrela da garai hauek heldu orduko nolabaiteko kontsumismo nahiak inbaditzen gaitu eta sare boteretsu honetan galtzen gara. Langostinoak 44 eurotan eta gustora erosten ditugu gabonak baitira, okel zati puska bat 50 eurotan eta atsegin handiz gainezka egiten duen supermerkatuko karritoan sartzen dugu. Halaxe da gabonak heldu orduko konts...