Programa arrosak gutxi atsegin ditugula sarri entzuten dut, hala ere nahiko gustatzen zaigu txoko hauetan kuxkuxeatzen ibiltzea. Astelehenean bertatik paseatzen nengoela emakume ilehoridun eder batekin egin nuen topo, begiak arrautzak bezala zituen eta ezpainek Burgoseko odoloste biren antza zuten. Bai, bere masterrek maitemindu ninduten, hitz egiteko erak zoratu ere eta bere esaldiek txundituta utzi ninduten. Baina ametsak amets. Belen Estebanen aurrean nintzen, hiztegiari ostikadak ematea atsegin duen emakumearen aurrean, jakina berak kaleko emakumeak bezala hitz egiten du. Hala er...
Bihar, emakumearen indarkeriaren aurkako eguna da. Hala ere, tratu txarren itzala gure etxeetara heldu da zuzenean aste honetan . " El diario de patricia" saio nazkagarrian, gizon batek negar malko eta guzti, neska bati ezkontzeko eskatu zihon, honek ezetza eman eta gero labankada batzuk sartu zizkion bere gizontasuna erakutsiz. Txarrena da, hau ez dela lehenengo aldia era honetako gertakizunak ematen direla. Programa zehatz honetan, arinago ere antzeko zerbait gertatu zen. Sorpresa faktorea erabiltzen dute, jendea engainatuta eramateko. Eta hori etikadun kazetari batek ezin du eg...
Festa giroa Melendi abeslariaren neuronen artean. Bere azken diskaren sustapena egiteko Mexiko helburutzat zuen 12 orduko hegaldia izan behar zuena, 120 minutuko itzulerazko bidaian bilakatu zen artistaren mozkorra zela eta. Guardia Civilek Asturtarra eta bere errepresentantea atxilotu zuten eta egoerak behartuta, gainontzeko bidaiariak, 180 inguru, etxera itzuli beharrean ikusi zuten beren burua.Zoritxarrez melendik ez zuen hegaldian bere buruan dantzan zenbilzan neuren antzeko festa girorik aurkitu eta gertatutakoa ikusirik, ziurrenik momentu horretan gainontzeko bidaiariek abeslari...
Bai, hemen dugu berriro ere "prime-time"eko izar hau, "El Hormiguero" saioaren aurkezleak berriro ere eta ahalegin gogorren ondoren, zinez pipermin bat eskaintzea erregutu digu. Azkenaldian fin dabilen tipo honek, haurren txokoa du saioan, eta bertara umeen guraso askok haurrek esandako gauza barregarriak bidaltzen dituzte, benetan oso barregarriak dira, gehiegi agian?. Atzo, 6 urteko ume batek zera esan zuela adierazi zuten, umeak belaunean zauria egiterakoan eta medikuak josterakoan hauxe aitortu zuen umeak "Verguenza te tendría que dar, que me lo cosa mi madre que ella si que sabe", zeh...
Duela pare bat egun, azaroaren 11an, Carlos Javier Palomino izeneko 16 urteko nerabea hil zuen alde ultra eskoitiarraren aldeko partaide batek. Hilketa, Legazpiko metroan eman zen, Madrilen. Ondorioz, egun hauetan herrialde desberdinetak ikusi ahal izan dugu mota guztietako erreakzioak: manifestazioak eta ekintza gaitseztzaileak batik bat.Eskizofrenia arazo edo gaixotasun psikologiko moduan onartzen da eta gaixo dauden pertsonak zoroetxeetara eramaten dituzte. Nazien kasua ere, arazo psikologiko degeneratibo moduan uler daiteke. Izan ere, kantzer moduan jokatzen du, inguruan dauden gu...
Atzo larunbata izan zen. Hainbat gazteren moduan, kaleratu, mozkortu eta etxera itzuli nintzen. Domeka eguerdian jaiki eta jarraian sukaldera joan naiz otarteko bat prestatzera. Bitartean, telebistan kokainaren inguruko berri bat ematen ari ziren. Esanez, kokainomanoaren adina jaitsi egin dela eta orain taldean hartu beharrean, bakarrik hartzen dela. Zoritxarrez, atzoko gabak berri hau baieztatu dit. Sei garagardo edan eta gero, txisagale izugarria nuen eta taberna bateko irolera joan nintzen. Ate aurrean ordu laurden itxaron eta gero , nazkatuta, ostiko bat eman nion ateari. B...
Afaldu ostean telebistako saioez gozatzea atsegin dut. Tripa bete-beterik dudala mandoa hartu eta mundu irrealean murgiltzen naiz, bai irrealegia akaso? Katez aldatzen Pablo Motosen saio berriarekin egin nuen topo, "El Hormiguero" deritzona, (Cuatro katean eskaintzen dute). Ordu erdi izan nintzen saioaren nondik-norakoak ulertzen saiatzen, baina ezer ez. Ez dakit argumenturik izango duen baina gai askotako kontuak nahasten dituzte, horien artean, kanpaina solidario bat hasi dute, edo hori diote beraiek, egitarauak estatuko edozein lurraldetan zuhaitz bat landatzea du oinarritzat, horrela o...
“Zergatik ez zara isiltzen?”. Atzo arte, ezezaguna zen jarrera bat auteman genuen Espainiako erregearengandik, Hugo Chavezi isiltasuna exijitzean. Izan ere, Venezuelako mandataria behin eta berriz eteten ziharduen Zapatero Espainiako presidentearen hitzak, PPko presidente den Jose Maria Aznar faxistatzat jotzeko. Santiago de Chilen ospatu den XVII. goi-gailur batzar Iberoamerikarrean monarkaren egon ezinak sala haretatik hanka egitera bultzatu zuen, batez ere, Daniel Ortega, Nikaraguako mandatari gorenak, enpresari espainiarren aurkako kritikak berregitean. Ceuta eta Melillara eginiko bid...
Bai,umiltasuna da faltan botatzen dudana, umiltasuna bere zentzurik puruenean. Askotan berriz inozokeria bakarrik da nabaritzen, balore danak ahantzitakoen txokoan geratzen direlarik, bai inozokeria lokala... Bai, "Telebilbao" kate lokala da. Asteazkenean publizitatea ekiditearren katez aldatzen hasi nintzen eta hara non, kate honetan igortzen den saio batekin egin nuen topo (nahiz eta nire antena madarikatuari esker irudirik ezin harrapatu, entzutea lortu nuen, bai entzun egin nuen) "La Kapital" zuen izena, eta bertan aurkezleak beste kolaboratzaile batzuekin "Irudi txoko" ...