Artista!!!
Festa giroa Melendi
abeslariaren neuronen artean. Bere azken diskaren sustapena egiteko Mexiko helburutzat zuen 12 orduko hegaldia izan behar zuena, 120 minutuko itzulerazko bidaian bilakatu zen artistaren mozkorra zela eta. Guardia Civilek Asturtarra eta bere errepresentantea atxilotu zuten eta egoerak behartuta, gainontzeko bidaiariak, 180 inguru, etxera itzuli beharrean ikusi zuten beren burua.
Zoritxarrez melendik ez zuen hegaldian bere buruan dantzan zenbilzan neuren antzeko festa girorik aurkitu eta gertatutakoa ikusirik, ziurrenik momentu horretan gainontzeko bidaiariek abeslariaren buruarekin futbol partidu bat jokatzeko gogoa besterik ez zuten izango.
Ondorengo bideo honetan hegazkin berean zihoazen bidaiarien testigantzak ikus daitezke, ez galdu detailerik!! Ze nolako artista den gure Melendi hau. Artista!!artista!!artista!!artista!!...
http://es.youtube.com/watch?v=zcc76x4C3FE
Iruzkinak
Utzi iruzkina: