Umiltasunez parkatu!

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-11-11 17:19
1

Bai,umiltasuna da faltan botatzen dudana, umiltasuna bere zentzurik puruenean. Askotan berriz inozokeria bakarrik da nabaritzen, balore danak ahantzitakoen txokoan geratzen direlarik, bai inozokeria lokala...

Bai, "Telebilbao" kate lokala da. Asteazkenean publizitatea ekiditearren katez aldatzen hasi nintzen eta hara non, kate honetan igortzen den saio batekin egin nuen topo (nahiz eta nire antena madarikatuari esker irudirik ezin harrapatu, entzutea lortu nuen, bai entzun egin nuen) "La Kapital" zuen izena, eta bertan aurkezleak beste kolaboratzaile batzuekin "Irudi txoko" bat antolatu zuten. Kamara Termibuseko geltokian ezarriz bertako jende "berezia" hartzeko asmotan ekin zioten saio berezi honi, irudiak ikusten ziren bitartean kolaboratzaileak honelako esaldiak botatzen zituen, ;emakume horrek duen ile orrazkera freakya da/ ta begiratu horrek, nolako "poncho"a daraman, modaz pasatua dago, motel (Etorkin hegoamerikar bati buruz hitz egiten)/ ta begira gizon horren janzkera zekena, benetan non bizi ote da?..... Bitartean jendea, bus geltokiak eskeintzen zuen armonian murgildurik, busetik busera abiatzen zen etxera iritsi nahiean...

Bai a ze nolako komeriak, komunikabide honek diru laguntzak jasotzea nola ulertu daiteke? Jendea iraintzen duen bitartean gainera dirua irabazten dute, nolako lan atsegina... Eta komentario, xenofobo,klasista eta arrazista artean, asteazken gaueko solasaldia ederra izan zen, ohera joateko botikarik aproposena. Batzuk etxera iristeko gogoarekin, bitartean beste batzuk jendea grabatzen gero telebistako kate zeken hortan, barre egiteko, iraintzeko...Benetan mundua aldrebes al dago? Edo ni naiz buruz behera nagoena? Erantzunak behar ditut ahalik eta arinen...

Entzun egin nuen bai!

Eta gero umiltasunez parkatu!

Norbaitek piperminik nahi?

Telebilbaorentzat dozena pare bat!

Narutx

Narutx 2007-11-11 21:02 #1

<p>Telebilbao lotsagarria, ta beste kate asko ere dira lotsagarriak. Diru laguntzak kritikatu beharrean, baina, kritika dezagun geure burua. Salsa Rosa bezalako saioak ikustearren, Supermodelo osorik irenstearren... eta ondoren mundua alrebes doala uste dugulako. Izan gaitezen gu kritiko, eta honela tortilak bira emango du. </p>

<p>Gustatu zait zure bloga!</p>


Utzi iruzkina: