Be pacifist my friend

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-10-22 19:34
2

Amishek, deszendentzi alemaniardun komunitate bakezale bat osatzen dute. Amishentzat historiak XVIII. mendean etenaldi bat jaso zuen, ordutik aurrera beraien bizimodua mende horretako arau eta sinismenen bidez antolatzen dutelarik. Arrazoi hau dela medio, Amishak gaur egun komunitate atzerakoi bezala ezagutzen dira, bizi garen gizarte modernotik izugarri aldentzen dena.

Hurrengo kontakizun honek, bestalde, bizi garen gizarte aurrerakoi honen euskarriak dantzan jarriko ditu.

Aurreko urteko irailaren 27an, Charles Carl Roberts izeneko kamioi gidari batek Pensilvaniako Amishen ikastetxe batera sartu eta bertan ikasten zuten 7-15 urte bitarteko lau gazte hil zituen, horietako beste 7 zauritutik.

Harritzekoa bada ere entzundako gertakizuna, Amishek gertaera honen aurrean izan zuten erantzuna askoz ere harrigarriagoa da. Komunitateko kideen hileetetara ez ezik, beranduago hil zen hiltzailearen hiletara ere aurkeztu zirelarik!!

Hileta horretara aukeztearen arrazoia beraientzat argi zen: Hildako horrek ez zuen gehiago barne bakerik bilatuko eta hori bere arima eta familiaren alde otoitz egiteko nahiko arrazoi zen!!!

Bai, piperminok, gaur egun gure gizartea aurrerakoi gisa definitzen dute, baina... zein da benetazko aurrerapena??? Zein izango litzateke gutariko gehienen erreakzioa??

Ez zaitezte larregi arduratu erreakzio horien bilaketan, izan ere, Amishen komunitateko erasoa gertatu baino 2 aste lehenago Montreal hiriko Dawson Unibertsitateko gazte batek 2 ikaslagun hil eta beste 18 sauritu baizituen. Gizartea, ankaz gora jarri zen eta oraindik ere, hiltzailearen aurkako gorrotoa, erasoak eta mendeku nahiak pil pilean diraute.

Gizarte aurrerakoi kideok, horra hor gogoeta sakona egiten hasteko aukera.

http://es.youtube.com/watch?v=qXAUQWqUAXY

UKTwa

UKTwa 2007-10-22 21:10 #1

Ai,ai,ai, gizaki denak eurelakoak balira... baina badute beren bizilekutxo apala, ez da? Eta bakean uzten dituzte orokorrean, ez da hala? Komunitate handiagoa balira, nazio hipotetiko bat sortzeko beste, nork zihurta dezake gaizkileek baketan utziko zituztenik? Horra neure gogoeta gaia...

Dena dela... txapela kentzeko moduko jarrera, Amishena!

mikmik

mikmik 2007-10-23 20:25 #2

Agian amiek dute etorkizunerako giltza, bakean bizitzearen desira!

Denok horrelako jarrerak edukiko bagenitu, nolakoa izango ote zen mundua? Seguruenik gaur bizi dugun errealitate "kutrea" baino askoz alaiagoa eta baketsuagoa.

Besterik ez, segi pipermintzen!

Utzi iruzkina: