Pablo Motos, bihurrien txokora!!!
Bai, hemen dugu berriro ere "prime-time"eko izar hau, "El Hormiguero" saioaren aurkezleak berriro ere eta ahalegin gogorren ondoren, zinez pipermin bat eskaintzea erregutu digu. Azkenaldian fin dabilen tipo honek, haurren txokoa du saioan, eta bertara umeen guraso askok haurrek esandako gauza barregarriak bidaltzen dituzte, benetan oso barregarriak dira, gehiegi agian?. Atzo, 6 urteko ume batek zera esan zuela adierazi zuten, umeak belaunean zauria egiterakoan eta medikuak josterakoan hauxe aitortu zuen umeak "Verguenza te tendría que dar, que me lo cosa mi madre que ella si que sabe", zeharo txunditurik geratu nintzen, eta horrelako hamaika plazaratzen ditu aurkezle honek.
Benetan lotsagarria, eta gero umeen haurtzaroa zaintzeaz hitz egiten dugu, bitartean barregarriak suertatzeko fama minutu hauek bilatzen dituzte gurasoek eta aurkezleak jakina, barrez lehertzeko telebistan plazaratzen ditu. Umeen irudia eta inozokeriarekin jokatzen dute eta jendeak barre egiten du....Gainera, askotan harrigarria egiten zait, umeek honelako erantzunik ematea (gaztelaniaz "repollos" deritzona), egia ala gezurra? Dena gurasoen menpe, umeen irudiarekin jokatzeko menpe...
Umeekin jolastea atsegin duzunez, bihurrien txokora, ez baita zilegia haurren inozokeriarekin jokatzea, zigorturik zaude Pablo Motos!
Besterik gabe, segi pipermintzen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: