Duintasunez bizi!

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-11-29 20:25

Programa arrosak gutxi atsegin ditugula sarri entzuten dut, hala ere nahiko gustatzen zaigu txoko hauetan kuxkuxeatzen ibiltzea. Astelehenean bertatik paseatzen nengoela emakume ilehoridun eder batekin egin nuen topo, begiak arrautzak bezala zituen eta ezpainek Burgoseko odoloste biren antza zuten. Bai, bere masterrek maitemindu ninduten, hitz egiteko erak zoratu ere eta bere esaldiek txundituta utzi ninduten.

Baina ametsak amets. Belen Estebanen aurrean nintzen, hiztegiari ostikadak ematea atsegin duen emakumearen aurrean, jakina berak kaleko emakumeak bezala hitz egiten du. Hala ere, lelokeriak esan eta egiteagatik soldata dexente bat jasotzen du, pertsona askok nahiko lukete honelako soldata edukitzea (Orain dela aste bete eman zuten telebistan kobratzen zuen diru kopurua) eta gainera Benidormeko pisuaz gozatu. Titulurik ez, masterrik ez, lanik ez, duintasunik ez baina buru-estimu gehiegi.

Bai torero ospetsu batekin txortan egiteagatik da famatu izar eder hau, eta horrekin bizi osorako soladata irabazi zuen. Lelokeriak eta lelokeri gehiago eta gainera harro. Zaila da,nola bizirauteko pertsona askok bereak eta bi ikusi behar dituzten eta emakume ziztrin honek bost minutuko plazer une batez bizi osoa konponduta duela ulertzea.

Telebistan atsegin dituzte bere solasaldiak, gehiegi agian?

 

Izar honi kamioi bete pipermin oparituko diogu gabonetan!

 

Segi pipermintzen!


Utzi iruzkina: