Jendetsua eta arrakastatsua
Osakidetzak, Bilboko kaleetan zehar 3.000 eta 5000 bitarteteko pertsona kopurua bildu dituen manifestazioa eraman du aurrera lan baldintza hobeagoak eskatzeko helburuaz.
Antolatzaileak ELSA, SATSE, LAB, UGT, CCOO, ESK, UTESE eta SAE zentralak izan dira. Protestak auziaren alderdietako kideen jokabidea eta ideiak azpimarratzeko balio izan dute. Manifestaziotik kanpo geratu dira medikuak Eusko Jaurleritzarekin bakarkako akordiora iritsi izan direlako.
Sindikatuetako ordezkariek aditzera eman dutenez abenduaren 15ean ospatutako agerraldia jendetsua eta arrakastatsua izan da. Gainera kaleko jendearen eta funtzionarioen babesarekin jokatzeak sostengu handia eman dietela adierazi dute. Agerraldian zehar oihuen artean entzungai izan dira honako esaldi esanguratsuak: "Si esto no se arregla: guerra, guerra, guerra...", "Inclán escucha, estamos de lucha"
Gabonak horren gertu izanik, guztien ahaleginek bihotzen bat bigundukjo dutenaren esperantza daukagu. Eta zuek piperminok, joan zineten manifestaziora?
Iruzkinak
Sugoi 2007-12-21 13:53 #1
Oso ondo dago oskidetzan eramaten ari diren borroka, pozten naiz arrakastaz eta eskeintzen zaion laguntzaz. Baina ez ditzagun mesedez ahaztu lan munduan gauzatzen ari diren beste borroka batzuk ere, osasunaren inguruko grebek tapatuak zoritxarrez.

Telemarketinean lan egiten dugunok ere gure eskubideak bermatuak eduki nahi ditugu, ez dugu makina hutsak izan nahi, are gutxiago gaizki ordaindutako makinak. Gure soldatak barregarriak dira, eta gure lana ez dago baloratua. Bi greba egin ditugu jada, eta hirugarrena hurbil dago ere. Eta egia esan ez da apenas inor enteratu gure sektoretik kanpo. Ni ere osakidetzako langileen alde agertzen naiz, baina gurekiko elkartasuna ere eskatzen dut. denok gara langileak, denok dugu zer borrokatu, ez ditzagun borrokak monopolizatu!!!

Aurrera langileria!!!

Utzi iruzkina: