Showaren dekadentzia

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-11-25 21:09

Bihar, emakumearen indarkeriaren aurkako eguna da. Hala ere, tratu txarren itzala gure etxeetara heldu da zuzenean aste honetan . " El diario de patricia" saio nazkagarrian, gizon batek negar malko eta guzti, neska bati ezkontzeko eskatu zihon, honek ezetza eman eta gero labankada batzuk sartu zizkion bere gizontasuna erakutsiz. Txarrena da, hau ez dela lehenengo aldia era honetako gertakizunak ematen direla. Programa zehatz honetan, arinago ere antzeko zerbait gertatu zen. Sorpresa faktorea erabiltzen dute, jendea engainatuta eramateko. Eta hori etikadun kazetari batek ezin du egin.

Telebistako programak gero eta txarragoak dira, ezin da ulertu programa sentsazionalista hauen arrakasta. Nik, gutxienez, ezin dut. Horregatik, telebistaren autoregulazioari buruzuko eztabaida zabaldu behar delakoan nago.

Emakumea naiz eta mota honetako erasoek usteldu egiten naute. Askotan burutik pasatzen zait kartzela ez dela nahikoa gaizkile hauentzat, ematen duten ostiko berarekin erantzun beharko genieke. Baina munduaren modernizazioak ez digu legea gure esku hartzen uzten. 68 dira urte honetan hil diren emakumeak, mingarria zait zenbaki hau. Zorionez, hau aldatzen doa gero eta askeagoak bihurtzen hasiak garelako. Eta salatzen ikasiko dugulakoan nago. Itxaropena ez zait falta....!!!!!

Hurrengorarte!!!! pi-per-MIN!!!!!!!!


Utzi iruzkina: