Ssssshhhhh!!!
“Zergatik ez zara isiltzen?”. Atzo arte, ezezaguna zen jarrera bat auteman genuen Espainiako erregearengandik, Hugo Chavezi isiltasuna exijitzean. Izan ere, Venezuelako mandataria behin eta berriz eteten ziharduen Zapatero Espainiako presidentearen hitzak, PPko presidente den Jose Maria Aznar faxistatzat jotzeko. Santiago de Chilen ospatu den XVII. goi-gailur batzar Iberoamerikarrean monarkaren egon ezinak sala haretatik hanka egitera bultzatu zuen, batez ere, Daniel Ortega, Nikaraguako mandatari gorenak, enpresari espainiarren aurkako kritikak berregitean.
Ceuta eta Melillara eginiko bidaiek Espainiako Erregearen autoestima zerutik utzi dute. Dagoeneko Hugo Chavezi errespetua falta izan dio atzaparraz seinalatuz eta isiltzeko aginduz.
Hila bete eskaz falta da gabonak ospatzeko eta urtero bezala erregeak gabon zoriontzuen mezua bidaliko die espainiar herritarrei. Moko bat ateratzen animatuko al dela uste duzue??
Bada ezpada ere, adi egon!!!
"Si se sigue portando mal...dale con el latigo!!"
Iruzkinak
Skirol 2007-11-12 09:56 #1
Ba niri behintzat erreakzio ezin hobea iruditu zait, eta hori ez naizela oso monarkazalea! Hugo Chavez-en jokaera lotsagarria zen, Zapatero isilaraziz behin eta berriz nahiz et bere mikrofonoa itxita eduki, aurreko Espainiar agintariak kritikatuz etab...
Gainera badakigu denok zein ondo onartuak diren Venezolar inmigranteak Espainian, beraz, lekuz kanpo zegona Hugo-ren hitzak zirela iruditzen zait.
Bestalde Espainiar enpresariak ere kritikatu zituen, baina zihur nago Venezuelako inbertsio handienak petroleo eta komunikazio arloan Espainiarrak direla.
Geroz eta okerrago iruditzen zait "personajillo" hau, eta behingoz, Zapatero eta Juan Carlos-en joakera txalogarria iruditu zitzaidan.
Utzi iruzkina: