Ingurugiroa suntsitzeko praktikak

piperminak 1456152202417 PIPERMINAK | 2007-11-18 19:46

Afaldu ostean telebistako saioez gozatzea atsegin dut. Tripa bete-beterik dudala mandoa hartu eta mundu irrealean murgiltzen naiz, bai irrealegia akaso?

Katez aldatzen Pablo Motosen saio berriarekin egin nuen topo, "El Hormiguero" deritzona, (Cuatro katean eskaintzen dute). Ordu erdi izan nintzen saioaren nondik-norakoak ulertzen saiatzen, baina ezer ez. Ez dakit argumenturik izango duen baina gai askotako kontuak nahasten dituzte, horien artean, kanpaina solidario bat hasi dute, edo hori diote beraiek, egitarauak estatuko edozein lurraldetan zuhaitz bat landatzea du oinarritzat, horrela oxigeno gehiago izateko. "A ze konpromesu ederra" pentsatu nuen nire barrena, irribarrea nuen ezpainetan, baina une gutxi barru esperimentu trakets bat egitearren hamaika ur litro xahutu zituzten eta irribarrea etsipena bilakatu zen. Esperimentu ximel batengatik ura gastatu. Ez dira hau egiteko garai onenak...

Politikoki ondo geratzearren aldaketa klimatikoaren kontra egiten dute baina nahi gabe beraiek eratutako tranpa sarean jausten dira, oinarriak agerian utziz. Bai Pablo Motos eskerrik asko, mundua suntsitzeko klaseak ematearren, irakasle bikaina zara!

Guztiok esperimentu hauek egingo bagenitu....Pikutara etorkizuna!

Besterik ez, Pablo Motosen saioarentzat pare bat pipermin!

Segi pipermintzen!


Utzi iruzkina: