Tiro bat sartzera
Atzo larunbata izan zen. Hainbat gazteren moduan, kaleratu, mozkortu eta etxera itzuli nintzen. Domeka eguerdian jaiki eta jarraian sukaldera joan naiz otarteko bat prestatzera. Bitartean, telebistan kokainaren inguruko berri bat ematen ari ziren. Esanez, kokainomanoaren adina jaitsi egin dela eta orain taldean hartu beharrean, bakarrik hartzen dela.
Zoritxarrez, atzoko gabak berri hau baieztatu dit. Sei garagardo edan eta gero, txisagale izugarria nuen eta taberna bateko irolera joan nintzen. Ate aurrean ordu laurden itxaron eta gero , nazkatuta, ostiko bat eman nion ateari. Bapatean, hamabost urteko mutiko bat irten zen . Hurrengo hau esan zidan:
- Ei neska lasaitu, tiro bat jartzen gaude eta. ( gazteleraz eta drogatzeak ematen dizun harropuzkeri taxugabearekin)
Harrituta geratu nintzen. Bi minutu beranduago, komunetik beste bi lagunekin irten zen. Inor baino, mozkorrago eta zirraragarriago.
Orduan, zer esan nahi dut? Niri bardin zaidala bakoitzak zer egiten duen bere bururekin, danok probatu dugu zer edo zer noizbait. Hori horrela da!
Baina ez horren laster, adin horrekin nik oraindik lameran lagunekin jolasten nuen. Laburtuz, badagoela danetarako denbora eta aurreratzeak ez gaituela inora eramaten. Ezta aholku bat, ez dut gustoko moralina kontu hauetan sartzea. Baina, mesedez, ez al da lotsagarria?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: